Hector Iglesiasen artikulua ARSE aldizkari zientifikoan Iruña-Veleiako euskarazko grafitoez

Hector Iglesias filologo lapurtarraren artikulu luze eta mamitsua irakur daiteke, frantsesez,  Sagunton argitaratzen den ARSE aldizkari zientifikoan. Asko eta asko idatzi da gaiaz, baina orain arte sekula  ezer publikatu gabe zegoen arkeologian edo hizkuntzalaritzan berezitutako aldizkari batean. Bide batez, Batzordekideak hain seguru badaude beren usteetan, zergatik ez dituzte beren txostenak inon argitaratzen?

Lakarrak eta Gorrochateguik ezinezkotzat jotzen dituztenak banan-banan jorratzen ditu: ESTA, ARRAPA, ARAINA, POLITA, T grafia… eta bi irakasleen argudioen ahultasuna agerian uzten du behin eta berriz.

Gogoratu Iglesiasek txosten luzeago bat idatzi zuela gaiaz 2010ean, grafitoen beste hainbat alderdi ere jorratuz. Haren laburpena eta egokitzapena da hau,  euskarazkoetara mugatua.

Oharra: pdf-a jaistea komeni da artikulua ondo irakurtzeko. Bestela, tildedun letrak desagertu egiten dira pantailan.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

2 Responses to Hector Iglesiasen artikulua ARSE aldizkari zientifikoan Iruña-Veleiako euskarazko grafitoez

  1. Pingback: Ostraka euskalduna » Blog Archive » Iruña Veleia artikulua Hector Iglesias Arse aldizkarian

  2. Pingback: Euskeraren jatorria » Blog Archive » Hector Iglesiasen txostena ARSE aldizkari zientifikoan argitaratu da

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude