“Lakarra aztertuz”, Joseba Lakarraren teoriez eta etimologiez artikulu luzea atalka Euskararen Jatorriaren blogean

Euskararen Jatorria Elkarteko Ikerketa Taldea artikulu luze bat atalka argitaratzen ari da bere blogean, gaztelaniaz, irakasle eta euskaltzain bizkaitarraren aitzin euskarari buruzko teoriez. Hemeretzi atal izango omen dira guztira. Azkeneko urteetan Lakarrak hainbat lan argitaratu ditu, aitzin euskararentzat “erro monosilabikoa” eta hitz askorentzat etimologia iraultzaileak proposatuz. Une unetan, Euskaltzaindiaren enkarguz,  hiztegi etimologikoa egiten diharduen taldearen burua da. Lehen artikuluek iruzkin trukaketa interesgarria sortu dute. Hona hemen loturak:

0. Oso garrantzitsua: Lakarraren teoria zalantzan jarriko duen txostena

1. Lakarra aztertuz: erro monosilabikoa

2. Lakarra aztertuz: berrikuspen kritikoa

3. Lakarra aztertuz: berreraiketa teorikoak baino ez

4. Lakarra aztertuz: norberaren aurreko lanak etengabe aipatzea

5. Lakarra aztertuz: sistematizazio falta

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude