Txillardegi: «Grafito horiek benetakoak dituk» Berrian

Gaurko Berrian Txillardegik 2009ko abenduaren amaieran idatzi zizkidan gutunak datoz azalpen txiki batzuez lagunduta. Gutunak eskaneatuta eta transkribatuta agertzen diren pdf-ak ere eskuragarri daude.
pdf-a euskaraz
pdf-a gazteleraz
Ingelesez ere jaso da berria Maju-ren blogean. Ikus hau ere.
03-15eko DNAn erreportaia.

Txillardegi: «Grafito horiek benetakoak dituk»

Interes handiz jarraitu zuen Txillardegik
Iruña-Veleiako auzia. Aztarnategia ere bisitatu zuen 2006ko ekainean,
aurkikuntzen berri eman eta egun gutxira. Taldean, Eliseo Gilek
gidatutako bisita batean, doktoradutza tesi batean epai-mahaiko egonda
gero. Irakurrita zituen, besteak beste, Lakarraren, Gorrochateguiren eta
Iglesiasen txostenak eta nire liburua. Sos Iruña-Veleia-ren
manifestua ere sinatu zuen. Sarri hitz egin genuen gaiaz aurrez aurre
zein e-postaz, telefonoz edo gutunez. 2009ko abenduan (oso makal zebilen
ordurako), hiru gutun idatzi zizkidan bere ohiko kartulina txukunetan.
Bere iritziak erabiltzeko baimena eman zidan. Hona hemen lehenengoa:

«Donostia,
2009ko abenduaren 21 (Santomasak). Kaixo Juan Martin: Hire liburua
erosi diat (Arabera Sailekoa). BIKAINA duk. Hori guztia ikusita,
zalantzarik ez diat: «grafito» horiek benetakoak dituk. Eta hor somatzen
den euskara euskalki arkaiko bat duk. Gorrotxategi eta Lakarra (hau
batez ere) oker zeudek. Hector Iglesiasen liburua ere (Les inscriptions de Veleia-Iruña) BIKAINA duk. Gizon honek asko zekik zalantzarik gabe. Zorionak lemari eutsi diozuen guztioi, eta hiri bereziki.
(jarraitzen du)


argazki hobea hemen

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

2 erantzun Txillardegi: «Grafito horiek benetakoak dituk» Berrian-ri

  1. So he found it. More fascinated. New Era Snapback Hats  I’m great. Great mercy. And that’s where …
    This applies to useful.Ideas very old. But with the Lastkings Hats   will,
    which I did, you know. This is normal Cheap
    DC Shoes Hats Shop
      . I agree. So,
    who is quite happy. Removal eyes, but I did.  wholesale mlb hats  We face How could I clean all the time. If
    you really want so much that you are short of glory. Crooks
    and Castles Hats
      Despite the good
    that it deserves.

    DC
    Shoes Hats

    NHL
    Hats

    Cheap
    Jordan Hats

    wholesale
    New Era MLB Hats

    Wholesale
    New Era Hats

  2. Pingback: Ostraka euskalduna » Blog Archive » Txillardegi hil zen duela 2 urte Iruña Veleiako euskara defendatzen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude