“Elkar, ezjakintasunaren apologia egiten”

Ekainaren 21eko Berria-k Miren Gotiren gutuna zekarren Elkar editoriala kritikatuz, Alberto Barandiaranen Veleia afera liburua dela eta. Bat egiten dut kritikaren mamiarekin.

Elkar, ezjakintasunaren apologia egiten

2011-06-21 / Miren Goti.

Euskal argitaletxeek bide luze bezain oztopotsua egin behar izan dute gure kulturarekin bat egiten duten liburuak eskaintzeko. Ikastolak sortu berriak zirenean, diru laguntzarik eta baliabiderik ez zegoen garaian, apurka-apurka liburu txukun, ondo osatuak, edukiz ezin hobeto eraikiak eskaintzen hasi ziren, gero eta modu profesionalagoan eta emaitza ere gero eta hobea. Eta zorionak emateko da, egin duten itzelezko lana-gatik.

Durangoko Azokan, ikusi besterik ez da dago nola 800.000 hiztun besterik ez duen hizkuntza batek horrelako kultur emaitza, gure txikitasunean erraldoia, erditzeko gai izan den.

Aurten, Azokako liburuen artean Veleiako afera izeneko liburuarekin etorri da Elkar. Liburua irakurrita eta gero interneten azaldu diren iritziak eta Berrian Hector Iglesiasen gutuna ikusi ondoren, zur eta lur geratu naiz.

Anaya edo Santillanak gure herria irudikatzen duten moduan irudikatu digu Elkarrek Iruña-Veleiaren gaia. Faltsutasunaren aldekoei alfonbra guztiak jarriz, baina egiazkotasunaren aldekoei ia urik ere ez.

Ostrakak zergatik ez diren laborategietan analizatu, zaharrak edo egin berriak direla zientifikoki ebazteko, horri buruz, txintik ere ez. Hau desilusioa Elkarrekin!

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude