“Kultur diputaduari adeitasunez”, Antton Erkiziaren gutuna

Ostiraleko DNAn Antton Erkiziaren gutun hau zetorren:

Kultur diputaduari, adeitasunez
Agian ez da egia izanen, eta barkatu bazterrak nahasten etortzea. Baina entzun dut
epaileak eskatu dizkizula zuri Iruña-Veleiako ostrakak, Guardia Civil-ak azterketa kimikoak egin diezaizkion hainbat idazkunei. Hiru aldiz eskatu omen dizu epaileak, eta zuk ez omen diozu erantzunik ere  eman. Baliteke hori? Zergatik?
Egia nahi dugu, behingoz, Iruña-Veleiako saltsa honetan. Eta badakit zuk ere
egia nahi duzula. Faltsuak edo egiazkoak, baino egia. Asko gara egia
nahi dugunok. Froga kimikoek agian lagunduko digute egia aurkitzen.
Saiatu beharra dago. Faltsuak izanen dira, doike; aditu askok hala
diote. Baina faltsuak badira, berriki egindako idazkunak badira,
Guardia Civil-aren frogek hala erakutsiko digute abudo demontre. Eta
idazki horiek zaharrak balira? A ze nolako altxor kulturala arabatarrentzat, ezta? Gehixeago edo gutixeago, aberastasuna guztiontzat, ezta? Honen alde ez naiz, haren aurka ezta: egia da bilatzen duguna. Zuk ere hala, doike. Goazen bada elkarrekin eta ez elkarren aurka, ezta?

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude