Batzar Nagusiek ez dute onartu grafitoen analisietarako dirua izendatzea

Aralarrek, emendakin baten bidez, aurrekontuetan 15.000 euro izendatzea eskatzen zuen grafitoen azterketa fisiko-kimikoak egiteko, baina Arabako Batzar Nagusiek ez zuten onartu. PNV, EA, PSE eta PPk kontra bozkatu zuen, ANV abstenitu egin zen, eta EB eta Aralarrek alde botatu zuten.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

4 erantzun Batzar Nagusiek ez dute onartu grafitoen analisietarako dirua izendatzea-ri

  1. egilea: lauordena

    Harrigarria, administrazian lan egiten dut eta gutxi gora behera, 15000 euro,krisi garaian egonda ere, hori egiteko gutako edozeinentzat 5-10 euro jartzea bezala litzateke.Zer interes daude hor atzean, interes pertsonalak?20 urte barru jakingo al dugu?

  2. egilea: Gorka

    ANV abstenitu?

    aaaaa, asfaltorako dirua gordetzen-edo… Total, zertarako aztertu grafitoak. Eta EA… en fin, kontra? Analisia egitearen kontra?

  3. egilea: Iñigo Otegi

    Aix, ze nolako hankasartzeak dakartzan informazio gabeziak, Lauordena… Ez al dakizu milaka euro jada gastatu dituztela, esaterako, komisio zientifikoko txostenen egileei ordaintzeko? Eta Cerdan delakoari emaniko 5000 euroak (egin ez zituen froga batzuen truke, epaiketetako batean jakin zen moduan)? Non daude?

  4. egilea: ainhoa

    ANV abstenitu?.Aralarreko aprobetxategiei!!!!.Hemen fatasmak ez gara batzuk bakarrik eta.

    2009ko batzarraren ondorioz Aralar indartzea helburu duen politika finkatu zutenei!. Hemen euskal herritarron joka lekua lortzeko saiakera egiten ari garen bitartean, bere txilborrari begira daudenei!

    ANVren abstentzioaz ari direnei!: Esan diezadake norbaitek 15.000€ horiek  zer argitzeko balio zuten? Inork zalantzan jartzen dituen ostraken antzinatasuna edo grafitoen benekotasuna?.

    Ez da ez, administrazioarentzat diru gehiegi, alferrik makina bat aldiz gastatzen du gehiago eta, baina demagogia gutxiago eta famatua izateko nahia asetzeko bide zintzoago mesedez.

Utzi erantzuna lauordena(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude