Aralarrek analitika berriak eta AFA-EHU hitzarmena baztertzea eskatu du

ARALARREN JARRERA IRUÑA-VELEIAKO AUZIAREN AURREAN

Duela urtebete Arabako Foru Aldundiak, Batzorde Zientifiko Laguntzailea deiturikoaren txostenetan oinarrituta, 2005 eta 2006ko ekitaldietan aurkitutako grafitoak faltsutzat jo zituen. Harrezkero, Aralarrek interes eta kezka handiz jarraitu du Iruña-Veleiako auzia, eta ikusirik gaia hartuz doan itxura kezkagarria, ondorio eta erantzukizun politiko
larriak izan ditzakeena inplikatuta dauden erakunde eta administrazioentzat, ondorengo
adierazpena egitea erabaki du:

  1. Aralarren ustez, kaleratutako arkeologoek benetakotasunaren alde berriki aurkeztu dituzten 13 txostenek aise orekatu dituzte aipaturiko Batzordeak duela urtebete faltsutasunaren alde plazaratu zituen txostenak.

2. Gure ustez, kasu honetan ezin da grafitoen benetakotasuna edo faltsutasuna ziurtasun osoz erabaki Giza Zientziek (Filologia, Epigrafia eta abar) zentzu batean zein bestean eskaintzen dituzten aztarna hutsez baliatuta. Azterketa fisikoek eta kimikoek izan beharko dute azken hitza. Horregatik, egia ezagutzeko beharrezkotzat jotzen diren froga fisiko-kimiko guztiak egitea eskatzen dugu. Zentzu honetan, ez dugu ulertzen zergatik ukatzen den Foru Aldundia froga horiek egitera, pauso horrek entitate horri egingo liokeelako mesederik handiena egia jakiteko ahaleginean.

3. Arabako Foru Aldundiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak sinatu duten Hitzarmena, hurrengo hamar urterako plan zuzendaria deitua, ezeztatzea edo eta momentuz etetea eskatzen dugu, ondorengo arrazoiengatik:

a) Momentuaren desegokitasunagatik, gaia sub judice dagoelako, fiskalak jada  hiru
kereilatatik bi artxibatzea aholkatu duelako, eta oraindik ez delako ezta grafito
bakar baten faltsutasuna ere frogatu. Izan ere, epaileek kereilen aurka eta
Lurmenen alde ebatsiko balute, Foru Aldundia moralki behartua sentituko
litzateke atzera egin eta 444/2008 dekretua ezeztatzera.

b) Forma arazoengatik, ematen duenez Hitzarmen horrek ez duelako Arkeologia
Departamenduaren onespenik, ondorio hori atera baitaiteke Departamentu
horretako Koordinatzaile Quirós jaunak hedabideetara bidalitako mezua
irakurrita. Gainera, badakigu Hitzarmena oraindik ez dela pasatu EHUko Erretore
Kontseilutik eta ez dela Arabako Boletin Ofizialean argitaratu.

  c) Eta azkenik, edukiengatik. Hasteko, sinestezina iruditzen zaigu 100.000 euro ematea
bi hilabeterako eta plana idazteko bakarrik, batez ere kontuan izanda bazegoela
beste plan bat lehendik martxan, aurreko taldea aurrera eramaten ari zena. Eta gero,
ez dugu ulertzen Euskal Herritik kanpokoak izatea Julio Nuñez jaunaren talde
laguntzaileko kide guztiak, bat kenduta, ulertzen ez dugun bezala hitzarmena Nuñezen
alde “nominalizatuta” egotea, mesede-ordainketa baten aurrean bageunde bezala.Laburbilduz, Aralarrek azterketa fisiko-kimiko berriak egitea exijitzen du eta Aldundiak eta EHUk sinatutako Hitzarmenaren aurkako jarrera tinkoa azaltzen du.

Gasteizen 2009ko azaroaren 26an

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

7 Responses to Aralarrek analitika berriak eta AFA-EHU hitzarmena baztertzea eskatu du

  1. egilea: ainhoa

    Edarra kontua.

    Aralarrek azterketa berriak eskatzen ditu eta Unibertsitatearekin egindako hitzarmena bertan behera uzteko eskatzen du. Horrela Aralarek bat egiten du besteak beste Eliseo Gil eta Idoia Filloyren tesi nagusiarekin (zenbaiten , 1066,  babesa izan duena baina batez ere eurak astindu eta diseinatu duten estrategiarekin).

    Bitxia da Aralaren postura. Urteak daramatza afera honek eta Aralar ixilik egon da. Aralar urte hauetan aldundiaren gobernuan egon da eta aldundiaren gobernuaren erantzule da. Berak ere hartu ditu erabaki horiek.

    Zer pentsatu behar dugu?, Aralarrek aldundiaren gobernuan egotearen truke Euskal Herriarentzat “hain ignominiosoa” omen den gai honetan ixilik eta zokidun izateko prest zegoela “aldundiko poltronak mantentzearen truke?.

    Nik behintzat bai. Argi eta garbi. Aralar aldundiko poltronak mantenduko balitu ( eta PNVk ez balu bota mantendu egingo zituen) ixilik geratuko zen.

    Zalantza bakarra du.Ea poltronak mantentzearren zeuden ixilik edota kendu egin dizkietelako haserretu diren eta kontraesanak bilatzeko saiakeran hasi diren.

    Ez nau ordea harritzen, Aralarrek aldundian sartu zituen   konfiantzak karguak EAJrekin jarratizen baidute biak Aralar kaleratu arren (ai, Elo eta Jasone, aurpegia behar da, gero eh!!!!).

    Nora goaz hainbeste sufrimendu dagoen herri honetan poltronak oinarrizko iritzien gainetik jartzen badira?.

     

     

     

  2. egilea: ainhoa

    Edarra kontua.

    Aralarrek azterketa berriak eskatzen ditu eta Unibertsitatearekin egindako hitzarmena bertan behera uzteko eskatzen du. Horrela Aralarek bat egiten du besteak beste Eliseo Gil eta Idoia Filloyren tesi nagusiarekin (zenbaiten , 1066,  babesa izan duena baina batez ere eurak astindu eta diseinatu duten estrategiarekin).

    Bitxia da Aralaren postura. Urteak daramatza afera honek eta Aralar ixilik egon da. Aralar urte hauetan aldundiaren gobernuan egon da eta aldundiaren gobernuaren erantzule da. Berak ere hartu ditu erabaki horiek.

    Zer pentsatu behar dugu?, Aralarrek aldundiaren gobernuan egotearen truke Euskal Herriarentzat “hain ignominiosoa” omen den gai honetan ixilik eta zokidun izateko prest zegoela “aldundiko poltronak mantentzearen truke?.

    Nik behintzat bai. Argi eta garbi. Aralar aldundiko poltronak mantenduko balitu ( eta PNVk ez balu bota mantendu egingo zituen) ixilik geratuko zen.

    Zalantza bakarra du.Ea poltronak mantentzearren zeuden ixilik edota kendu egin dizkietelako haserretu diren eta kontraesanak bilatzeko saiakeran hasi diren.

    Ez nau ordea harritzen, Aralarrek aldundian sartu zituen   konfiantzak karguak EAJrekin jarratizen baidute biak Aralar kaleratu arren (ai, Elo eta Jasone, aurpegia behar da, gero eh!!!!).

    Nora goaz hainbeste sufrimendu dagoen herri honetan poltronak oinarrizko iritzien gainetik jartzen badira?.

     

     

     

  3. egilea: Juan Martin Elexpuru

    Ainhoa: bloga ireki nuenean esan nuen ez niela identifikatzen ez direnei erantzungo. Gauza asko ditut zuri esateko. Zergatik ez duzu aurpegia ematen?

  4. egilea: ianhoa

    Juan Martin jauna!

    Hau blog-a da , eta blogak blog dira.Blogetan nahi duenak, al duenak (arrazoin ezberdin askogaitik),eta gustuko duenak identifikatzen da. Horretarako dira besteak beste.Goienari dagokio iduzkin batek joko arauak  gainditu ezkero iduzkina ezabatzea.

    Zure eskutan dago erantzutea edo ez. Ez erantzutea erabakitzen baduzu hor konpon, ez didazu pena gehiegirik ematen. Ez baizara zu hain zuzen, esan nahi, esan behar eta aukerarik ez duzun horietako. Gainera gauza asko badituzu niri esateko (niri zuzenean esan gabe ere) esan ditzakezu.Publikotasunak eta blogak, abantailak dituk:Blogeroak jartzen du gaia, gaiaren inguruko bere intereserako informazioa ea, baina desabantailak ere baditu, normalean esaten ez diren gauzak entzuteko aukera ematen baidu.

    Dena den zuretzat inportantea bada esan nahi didazuna, ideia bat emango dizut zure ohorea zainduz nahi didazuna esateko, beste izen batekin erantzun idazu edo esaiezu lagunen bati idazteko. Esaten dizkizudanak erantzun al izango didazu. Baina guztiok ez gara zu bezala bizi, eta horrez gain publikotasuna ez da gustura eramaten dugun kontua.

     

  5. egilea: Juan Martin Elexpuru

    Ainhoa: zeharka ibili beharrean
    zuzenean erantzungo dizut. Badakit Interneten ia arau bihurtu dela ezizenez
    idaztea. Niri ohitura negargarria iruditzen zait. Bakoitzak bere ekintzen erantzule
    izan behar du. Beharbada ulertuko nuke unibertsitateko irakasle batek Eliseo
    Gilen alde idatzi nahiko balu, denok ezagutzen ditugun arrazoiengatik, baina
    Aldundiaren eta Unibertsitatearen aldeko jarrera azaltzeko, bertsio ofizialaren
    alde, azken batean, zer oztopo egon liteke? Dena dela, errespetatzen dut
    bakoitzaren erabakia, konpartitu ez arren.

    Neure buruari ezarri diodan araua
    hautsiz, hona hemen erantzuna. Esaten duzu: “Urteak daramatza afera honek eta
    Aralar ixilik egon da.” Hau ez da guztiz egia. Joan dan martxoan agiria
    kaleratu zuen Aralarrek analitika berriak eta abar eskatuz. Lotura honetan aurkituko
    duzu.

    “Aralar urte hauetan aldundiaren
    gobernuan egon da eta aldundiaren gobernuaren erantzule da. Berak ere hartu
    ditu erabaki horiek.” Horretan arrazoia duzu. Aralarrek esan dezake eskuak
    lotuta zituela gobernuko partaide zelako, baina ez zait aski arrazoi iruditzen.

    Gero Aralarren poltronak gora eta
    poltronak behera ari zara. Arabako aralarkide batek azaldu didanez,
    diputazioaren aurrekontuak ez babestearren bota zuen PNV-k Aralar Aldunditik.
    “Poltronak” mantendu nahi izan balitu erraza zuen, baietz bozkatu eta kito. Eta
    I/Vz, berriz, Aralarrek hartuta zuen erabakia aurretik, Eliseo Gilek bere
    aldeko txosten berriak aurkeztu eta Diputazioak UPVri Iruña-Veleia ematea
    erabaki zuenetik. Ia hilabete aurretik.

    Gero esaten duzu “Aralarrek
    aldundian sartu zituen  konfiantzak karguak EAJrekin jarratizen baidute
    biak Aralar kaleratu arren (ai, Elo eta Jasone, aurpegia behar da, gero
    eh!!!!). Esaten didatenez, bi pertsona hoiek ez dira Aralarreko militanteak,
    ezkerreko beste alderdi baten sokakoak baizik, eta diputazioan lanean
    jarraitzen badute beren ardura eta PNVrena izango da.

    Eta horrela bukatzen duzu:

    “Nora goaz hainbeste sufrimendu
    dagoen herri honetan poltronak oinarrizko iritzien gainetik jartzen badira?”

    Gertatu dena ezagututa, komentario
    hau ez dut ulertzen.

    Adeitasunez.

    Juan Martin

  6. egilea: ainhoa

    Egun On Juan Martin!

    Zeuk jarritako arauak behin hautsiz erantzun badidazu, berriro eta nahi izanez gero azkeneko erantzuteko eskatuko dizut(batez ere I/Vren kontuaz).

    Ni neu ere arauak hautsiz hasiko naiz eta garratzi gutxien duten kontuekin hasiko naiz.

    .-“Aralarrek aldundian sartu zituen  konfiantzak karguak EAJrekin jarratizen baidute biak Aralar kaleratu arren (ai, Elo eta Jasone, aurpegia behar da, gero eh!!!!). Esaten didatenez, bi pertsona hoiek ez dira Aralarreko militanteak, ezkerreko beste alderdi baten sokakoak baizik, eta diputazioan lanean jarraitzen badute beren ardura eta PNVrena izango da”

    Horrelako zorrostazunarekin bereizten baduzu egia eta gezurra beste kontuetan ondo gabiltza….

    Bi pertsona horietako bat izan da (eta ez dut uste denik) Zutik-eko milintantea. Ez dakit zer den militante izatea Aralarren (kuota pagatzea?)baina protagonismo haundiz ibili ziren bi pertsona horiek hauteskunde kanpainan Aralarren alde.Edonola ere militante ez izanak ez dio Aralarri erantzunkizuna kentzen.Aralarrek jarri zituen, etika politiko oso eskaseko jardueran dabiltza eta Aralarrei dagokio dimititzeko eskatzea, pribatuan edo publikoan.

    .-“Urteak daramatza afera honek eta Aralar ixilik egon da.” Hau ez da guztiz egia. Joan dan martxoan agiria kaleratu zuen Aralarrek analitika berriak eta abar eskatuz. Lotura honetan aurkituko duzu”.

    Zeuk emandako loturan dator erantzuna” Esandakotik ez da ondorioztatu behar ARALARek kritikatu egiten duela Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren 499/200 Foru Ebazpena, edo desmarkatu egiten dela bertatik; Aralarrek, Foru Gobernukide gisa, bere egiten baitu, baina uste dugu gerora begira zuhurtasunez jokatu behar dela eta gainditu egin behar direla Adituen Batzordearen gabeziak eta bidea ireki behar dela berriro ere Iruña-Veleiako aztarnategia abian jarri dadin”.

    .- Aralaren kontuaz gehiago ari naiteke baina gehien interesatzen zaidan kontura joango naiz.Iruña-Veleiara.

    Juan Martin, kontu honetan garbi dagoenetako gezurretako bat hau da:

    1.-Cedran fisiko nuklearrak omen zenak aurkeztutako analitika (Eliseok eta Idoiak benetakotasuna frogatzeko erabili zutena) faltsua da. Ez da inon agertzen. Egin omen zion laborategiak ukatu egiten du….Datu edo gertaera horrek pixu haundia izan du afera honetan….Ez dut ulertzen ELiseo, Idioa eta zu zeuk mantentzen duzuen posturari egin dion kaltea ikusirik, zergaitik ez duzuen publikoki salatu, epaitegietara eraman, Almeriaraino joan, paparretik heldu eta egia osoa aitor dezan eskatu.Nik behintzat ez nuke Idoiari entzun diodan legez ” si se demostrara que son falsos nosotros seriamos los primeros engañados” bezalako aitorpen triste eta apalean utziko….gutxienez ” reconocemos que son falsos, o cuanto menos que no hay ningún dato que avale su existencia y visto el daño que nos ha provocado somos los  primeros en querer aclararlo para lo que hemos tomado las siguientes medidas……….”.Hori baino gutxiago susmogarria iruditzen zait. Akaso gehiegi ez molestatzeko egindako adierazpen behartua.

    2.-Afera honetan lan haundia egin duzue Eliseo eta Idoiaren defentsan. Lan haundia ostrakak faltsuak direla esaten zuten dato eta pertsonei balio kentzen. Egiazkoak izan daitezkeen hipotesia gizentzen…..Baina ze lan egin duzuen historia honetan dauden (egon daitezkeen) gezurrak, iruzurrak argitzeko?. Edo dena garden gardena izan da?Ez al zen Egia ala gezurra egin beharreko azterketa.

    3.Faltsukeriak demostratzek eskatzen duzue, eta gainera guztiak faltsuak direla.Eliseori inkonszienteak traizionatu egiten dio eta sarritan esaten du “el debate cientifico núnca se acabara en este tema”Bere ustez zinetifikoki beti egon daiteke zalantzara eramateko defentsa posiblea…Juna Martin, demostratu beharreko elementurik nagusienak ez da faltsuak izatea;  egiazkoak direla baizik.Jaungoikoaren existentzia eza ez da frogatu behar, existentzia baizik.

    Adeitasunez

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude