Kategoriaren artxiboa: Aerosorgailuak

Aramaio: aldaketa ekosozialerako proposamen integrala

Aramaioarren nortasunak asko zor die historian zehar egokitu zaizkien paisaiari eta biodibertsitateari. Haiexek dituzte, jendeaz, hizkuntzaz eta kulturaz gainera, aberastasunik ikusgarrienak eta ederrenak, eta halaxe, zuzen eta artez, zaindu eta gorde izan dituzte betidanik. Guztiarekin ere, beren paradisuan gotorturik geratu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Aerosorgailuak | Utzi iruzkina

Aramaioko poligono eolikoa: Eusko Jaurlaritzak alegazioei emandako erantzuna

Belamendi blogak euskara du komunikazio-hizkuntza bakarra. Oraingoan, halere, gaztelania erabili behar izan du honako erantzun ofizial hau jaso ahal izateko, gaztelania hutsez burutu bide baitu Eusko Jaurlaritzak alegazioen erantzunen txostena. Esan dezagun, orobat, dokumentua osorik eskaintzeko ezintasunak, Aramaioko alegazioei emandako … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Aerosorgailuak | Utzi iruzkina

Aramaio ere eolikoen negoziotik aske!

Denbora aurrera doala eta, hasi dira inguruan azaleratzen Statkraftek egin nahi digun “ekarpena” sozializatzeko (besteren hitzetan, “haize-parkeak herritarren artean zabaltzeko”) mugimenduak eta ahalegin pedagogikoak. Duela aste batzuk ezagun bat izan bazen, aurrekoan ezkerreko laguna suertatu zen, eta oraintsu norbegiarrekin adiskidetutako kidea … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Aerosorgailuak | Utzi iruzkina

Statkraft eta KREAN, lankide

Aramaio-Eskoriatzak eta Azpeitia-Errezil-Zestoak industria-poligono eolikoen aurka aurkeztutako alegazioei buruzko ebazpenak oraindik kaleratzeke badaude ere, Statkraft-ek urrats eraginkorrak ematen segitzen du han eta hemen, besteak beste, bere prepotentziak ziurtzat jotzen duelako ez diola inork aerosorgailuak eraikitzeko bidea itxiko.  Ildo horretan, orain ozenki … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Aerosorgailuak | Utzi iruzkina

Armintza (Bizkaia) 2 – Fujian (Txina) 384

Pasa den astelehenean (2023/09/18) jarri da martxan itsasoan (offshore), Armintza parean, argindarra ekoizteko aerosorgailu bat, DemoSATH izena daraman proiektuaren barnean. Izatez, flotagarria da (espainiar estatuko lehendabizikoa) eta esperimentazio-fase horretan 2 MW-ko energia ekoiztea lortu du. Hamabost egun lehenago (2023/09/01) Txinako Fujian-en parean, Taiwan-eko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Aerosorgailuak | Utzi iruzkina

Statkraft eta LPS: isekaz eta iruzurrez

Maiatzaren 10ean kaleratu zuen Eusko Jaurlaritzak –Arantxa Tapiaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak, hain zuzen– Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala delakoa, ingurumenaren ustiaketa industrialerako erabilpen gupidagabearen inguruko arazoa eta gatazka EAE guztira hedatuz. ∞∞∞∞∞∞∞∞ Teresa Riberaren Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Aerosorgailuak | Utzi iruzkina

Hidrogeno berdea: energia berriztagarrien itzalpeko negozioa

Ezaguna denez, aerosorgailuek eta plaka fotoboltaikoek argindarra sortzen dute, elektrizitate hutsa, alegia. Eta hori da, eskuarki, oinezko garenok energia berriztagarrien ikusmiran izan ohi duguna. Alabaina, elektrifikazio hutsak ez du balio askoz pisu ekonomiko gehiagokoak diren bestelako energia-premiak asetzeko. Izan ere, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Aerosorgailuak | Utzi iruzkina