-
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
Patxi Salaberriren bloga
Hilabetekako artxiboa: otsaila 2023
Aramaioko Parke Eolikoa: lizentziak eta baimenak aterpe
Ganborraldeko Parke Eolikoa burutzeko lizentziek nekez emango diote buruhausterik Statkraft enpresa norvegiarrari. Zalantzarik gabe, Aramaioko Udalak eman behar duen baimena da Parke Eolikoa eraikitzeari ekiteko azken giltza. Horrekin, teorian behintzat, jadanik herritarren gehiengo kualifikatua denaren nahia eta ahotsa islatu beharko … Jarraitu irakurtzen
Ustezko zehaztapenak Aramaioko Parke Eolikoaz
Berezko ei duen gardentasun-politikari segituz, Statkraftek oraindik ez du Aramaioko Parke Eolikoaren berri zehatz gehiagorik argitaratu. Informazio eta balorazio gehienak, beraz, han-hemen azaldutako datuetan baino ezin dira oinarritu. ∞∞∞∞∞∞∞∞ Ezagutzen diren planoen arabera, Parke Eolikoa paralelogramo baten formarekin irudikatua dago (5.000 … Jarraitu irakurtzen
Ongi eTourri, Mister Marshall!
Gauza ezaguna da toki guztietan daudela tabu diren gaiak, ukitu ezinezko –edo arriskutsu, bederen– bihurtzen direnak jendearen sentiberatasuna medio. Horietako bat da gurean txirrindularitzarena, euskal munduan ez baitago kirol hori, praktikatzen duelako edo ikustea gustatzen zaiolako, maitatzen ez duenik, gu geu … Jarraitu irakurtzen
Haize-errotak eta hegazkinak: beste arrisku bat Aramaion?
Gauza jakina da Aramaioko zeru aldea, hegazkinen ohiko ibilbidea izateaz gainera, Forondako aireportuaren funtsezko ziurtasun-luzapena ere badela. Hori dela eta, gure haranaren gain-gainetik igarotzen dira Forondatik abiatutako hegazkinak eta baita hara doazenak ere, batzuk gora egiten eta urruntzen eta beste … Jarraitu irakurtzen
Arrese Beitia poeta otxandioarra Aramaion (1899)
Poema-sorta bat eskuetan azaldu zen Felipe Arrese Beitia 1899an Aramaioko Euskal Jaietan, hogei urte lehenago jasoa zuen poeta-ospea ondo merezia zuela erakustera. Ordura arte –zurezko santu bat harako, landutako gurutze bat honako–, ia santugin modura baino ez zuten ezagutzen aramaioar … Jarraitu irakurtzen
LEZETXIKI: haserrea, sumina, gaitzidura!
Hiztegiak nekez ekar dezake Abiadura Handiko Trenaren aitzakiarekin Lezetxiki haitzulo prehistorikoan egin den triskantzak euskaldunongan sortutako gogo-aldartea behar bezala islatzeko hitzik. Zeren eta benetako mala-ostia eta gogo txarra dira horrelako hondamendiak ikusten direnean sentitzen direnak. Eta are handiagoak oraindik gure … Jarraitu irakurtzen