Hilabetekako artxiboa: abendua 2022

Begi-bistakoak, begien aurrean

∞∞∞∞∞∞∞∞ Hizkuntzak ez dira ezer hiztunik gabe. Zulo beltz hutsa baino ez da hiztunak galdu dituen mintzaira. Hiztunok gara hizkuntzaren arima, hiztunok ematen diogu bizitza. Gu gabe, hiztegi izoztua eta gramatika-gorpua besterik ez da hizkuntza delakoa, hizkuntza hila alegia. Gurekin, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Euskarari erasoka | Utzi iruzkina

Statkraften azpiegiturekin kritiko direnentzako mandamentua

Berezkoa omen duen gardentasun-politikaren barnean, Statkraftek bere webgunean segitzen du esaten ez duela oraindik erabaki zein koordenadatan kokatuko dituen Aramaioko aerosorgailuak:  En estos momentos nos encontramos estudiando muy cuidadosamente la ubicación exacta de cada uno de los ocho aerogeneradores del proyecto, ya … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Aerosorgailuak | Utzi iruzkina

1966ko abenduaren 14ko Erreferendumaren saboteatzaile txikia (Ipuina izan zitekeen istorioa)

Hamar urte besterik ez zuen, baina ondo gogoratzen ei da orduko guztiaz. Aramaion garai hartako eskolan dena egiten zen erdaraz: irakurri, ikasi, hitz egin. Eta horretxegatik, hain zuzen, iruditu zitzaion berebiziko aurkikuntza aurreneko “bisitaldian” beste umeekin batera egindako hura, ustekabean ezagutu eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Historia eta istorioak | Etiketak | Utzi iruzkina

Euskara beheraka Aramaion

UEMAk aurten hizkuntz erabileraz kaleratutako txostenek poztasun larregirik sortu ez badute ere, gutxienez pausua eta lasaitasuna ekarri izan dituzte hainbaten bihotzetara, gauzak ondo-edo egiten gabiltzalakoan. Aramaioarrontzako lasaigarriena –eta batzuen ustez, pozgarriena– izan da gure kaleetan gero eta euskara gehiago erabiltzen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Euskara gurean | Etiketak | Utzi iruzkina