Kategoriaren artxiboa: Aerosorgailuak

Statkraft eta KREAN, lankide

Aramaio-Eskoriatzak eta Azpeitia-Errezil-Zestoak industria-poligono eolikoen aurka aurkeztutako alegazioei buruzko ebazpenak oraindik kaleratzeke badaude ere, Statkraft-ek urrats eraginkorrak ematen segitzen du han eta hemen, besteak beste, bere prepotentziak ziurtzat jotzen duelako ez diola inork aerosorgailuak eraikitzeko bidea itxiko.  Ildo horretan, orain ozenki … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Aerosorgailuak | Utzi iruzkina

Armintza (Bizkaia) 2 – Fujian (Txina) 384

Pasa den astelehenean (2023/09/18) jarri da martxan itsasoan (offshore), Armintza parean, argindarra ekoizteko aerosorgailu bat, DemoSATH izena daraman proiektuaren barnean. Izatez, flotagarria da (espainiar estatuko lehendabizikoa) eta esperimentazio-fase horretan 2 MW-ko energia ekoiztea lortu du. Hamabost egun lehenago (2023/09/01) Txinako Fujian-en parean, Taiwan-eko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Aerosorgailuak | Utzi iruzkina

Statkraft eta LPS: isekaz eta iruzurrez

Maiatzaren 10ean kaleratu zuen Eusko Jaurlaritzak –Arantxa Tapiaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak, hain zuzen– Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala delakoa, ingurumenaren ustiaketa industrialerako erabilpen gupidagabearen inguruko arazoa eta gatazka EAE guztira hedatuz. ∞∞∞∞∞∞∞∞ Teresa Riberaren Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Aerosorgailuak | Utzi iruzkina

Hidrogeno berdea: energia berriztagarrien itzalpeko negozioa

Ezaguna denez, aerosorgailuek eta plaka fotoboltaikoek argindarra sortzen dute, elektrizitate hutsa, alegia. Eta hori da, eskuarki, oinezko garenok energia berriztagarrien ikusmiran izan ohi duguna. Alabaina, elektrifikazio hutsak ez du balio askoz pisu ekonomiko gehiagokoak diren bestelako energia-premiak asetzeko. Izan ere, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Aerosorgailuak | Utzi iruzkina

Hiru bat datu energia berriztagarriei buruzko eztabaidarako

Ezaguna denez, Estatu batek enpresa, zerbitzu publiko eta hiritarrei energia elektrikoa eskaintzeko duen edukiera edo ahalmenari potentzia instalatua deitzen zaio. Estatu espainolean 120,38 GW-koa da, guztira, instalatuta dagoen potentzia hori. ∞∞∞∞∞∞∞∞ Estatu osoko energia-eskaria (enpresa, zerbitzu publiko eta hiritarrek egunez egun baliatu ohi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Aerosorgailuak | Utzi iruzkina

Aramaioko Poligono Industrial Eolikoa: finantziazioaz eta energiaren salerosketaz

Statkraft bezalako energia-ekoizleek aukera desberdinak izan ohi dituzte energia saltzeko: beren burua enpresa komertzializatzaile ere bilakatzea, ekoiztutako energia maioristen merkatuan zuzenean saltzea edo, azkenik, energia-erosle den enpresa batekin PPA (Power Purchase Agreement) izeneko kontratu bat sinatzea epe luze batean energiaren salerosketa aurretiaz … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Aerosorgailuak | Utzi iruzkina

Aramaioko Parke Eolikoa: Kezka eta Eskabidea hauteskundeak direla medio

KEZKA DAGOKIENEI ZUZENDUTAKO KONPROMISO-ESKABIDEA – Aramaioko biodibertsitatea eta paisaia gordetzeko eta zaintzeko konpromisoa – Kutsadura-mota orori aurre egiteko konpromisoa – Erregai fosilak baztertu eta tokian tokiko energia-iturriak deskarbonizatzen segitzeko konpromisoa  – Energia garbiak eta berriztagarriak sustatzeko konpromisoa – Trantsizio energetikoa … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Aerosorgailuak | Utzi iruzkina