-
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
Patxi Salaberriren bloga
Kategoriaren artxiboa: Aerosorgailuak
Aramaio ere eolikoen negoziotik aske!
Denbora aurrera doala eta, hasi dira inguruan azaleratzen Statkraftek egin nahi digun “ekarpena” sozializatzeko (besteren hitzetan, “haize-parkeak herritarren artean zabaltzeko”) mugimenduak eta ahalegin pedagogikoak. Duela aste batzuk ezagun bat izan bazen, aurrekoan ezkerreko laguna suertatu zen, eta oraintsu norbegiarrekin adiskidetutako kidea … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Aerosorgailuak
Utzi iruzkina
Statkraft eta KREAN, lankide
Aramaio-Eskoriatzak eta Azpeitia-Errezil-Zestoak industria-poligono eolikoen aurka aurkeztutako alegazioei buruzko ebazpenak oraindik kaleratzeke badaude ere, Statkraft-ek urrats eraginkorrak ematen segitzen du han eta hemen, besteak beste, bere prepotentziak ziurtzat jotzen duelako ez diola inork aerosorgailuak eraikitzeko bidea itxiko. Ildo horretan, orain ozenki … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Aerosorgailuak
Utzi iruzkina
Armintza (Bizkaia) 2 – Fujian (Txina) 384
Pasa den astelehenean (2023/09/18) jarri da martxan itsasoan (offshore), Armintza parean, argindarra ekoizteko aerosorgailu bat, DemoSATH izena daraman proiektuaren barnean. Izatez, flotagarria da (espainiar estatuko lehendabizikoa) eta esperimentazio-fase horretan 2 MW-ko energia ekoiztea lortu du. Hamabost egun lehenago (2023/09/01) Txinako Fujian-en parean, Taiwan-eko … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Aerosorgailuak
Utzi iruzkina
Statkraft eta LPS: isekaz eta iruzurrez
Maiatzaren 10ean kaleratu zuen Eusko Jaurlaritzak –Arantxa Tapiaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak, hain zuzen– Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala delakoa, ingurumenaren ustiaketa industrialerako erabilpen gupidagabearen inguruko arazoa eta gatazka EAE guztira hedatuz. ∞∞∞∞∞∞∞∞ Teresa Riberaren Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Aerosorgailuak
Utzi iruzkina
Hidrogeno berdea: energia berriztagarrien itzalpeko negozioa
Ezaguna denez, aerosorgailuek eta plaka fotoboltaikoek argindarra sortzen dute, elektrizitate hutsa, alegia. Eta hori da, eskuarki, oinezko garenok energia berriztagarrien ikusmiran izan ohi duguna. Alabaina, elektrifikazio hutsak ez du balio askoz pisu ekonomiko gehiagokoak diren bestelako energia-premiak asetzeko. Izan ere, … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Aerosorgailuak
Utzi iruzkina
Hiru bat datu energia berriztagarriei buruzko eztabaidarako
Ezaguna denez, Estatu batek enpresa, zerbitzu publiko eta hiritarrei energia elektrikoa eskaintzeko duen edukiera edo ahalmenari potentzia instalatua deitzen zaio. Estatu espainolean 120,38 GW-koa da, guztira, instalatuta dagoen potentzia hori. ∞∞∞∞∞∞∞∞ Estatu osoko energia-eskaria (enpresa, zerbitzu publiko eta hiritarrek egunez egun baliatu ohi … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Aerosorgailuak
Utzi iruzkina
Aramaioko Poligono Industrial Eolikoa: finantziazioaz eta energiaren salerosketaz
Statkraft bezalako energia-ekoizleek aukera desberdinak izan ohi dituzte energia saltzeko: beren burua enpresa komertzializatzaile ere bilakatzea, ekoiztutako energia maioristen merkatuan zuzenean saltzea edo, azkenik, energia-erosle den enpresa batekin PPA (Power Purchase Agreement) izeneko kontratu bat sinatzea epe luze batean energiaren salerosketa aurretiaz … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Aerosorgailuak
Utzi iruzkina