Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

GOIAN BEGO, GOTZON

Bagenekin pattal samar zebilela azkenaldian. Gotzon Garatek gaur utzi gaitu. Euskaltzalea, filologoa,… denetarik egin zuen Gotzonek euskararen alde. Harrotasunez azaltzen zuen nola maitemindu zen euskararekin. Beti prest unibertsitateko ikasleak laguntzeko euskararekin harremana zuen edozertan. Euskal Filologia karrera sortu zuen Deustuko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

BOTA!

Bi urte igaro ondoren, berriro dator Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. Motorrak berotu genituen eskualdeetako txapelketeekin eta orain benetako ordua da, txapelerako bidea hasi da. Gure eskola indartsu dabil eta ordezkaritza zabala izango du: Arrate Illaro, Itxaso Paia, Fredi Paia, Xabi Paia, Peru … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

BOST URTE

Gaurko egunez, Udalaitzen barna, patuak eraman zintuelako. Gezurra badirudi ere, bost urte igaro direlako joan zinenetik. Ez zaitugu ahazten.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

GAZTERIAN HIZKUNTZA GUTXITUAK SUSTATZEKO JARDUNALDIAK, BAINA GAZTEAK EGONGO DIRA???

Orain egun batzuk, sarean saltseatzen nenbilela, Praktika egokiak eta eskarmentu arrakastatsuak gutxitatuko hizkuntzen erabilera gazterian sustatzeko biltzarra Bilbon ospatuko zela irakurri nuen. Programa irakurri eta interesgarria iruditu zitzaidan. Hori bai, betiko arazoa: gazteei buruz hitz egingo da, baina ez dago … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

AZKEN ETENA

Jende gehiena errutinan sartuta dago: ikasketak, lana,… 29an hasiko naiz lanean eta unibertsitatean bi egun beranduago. Beraz, oraindik astetxo bat daukat gozatzeko. Abuztuan beharrean ibili nintzen, itzulpen bat egiten eta hortxe kendu zitzaidan neukan kolore apurra… Uztailan, nahiz eta lana … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Iruzkin 1

15 URTE IKASTOLEN PUBLIFIKAZIOAREN LEGETIK

Noizean behin, Ikastolen Elkarteko webgunera sartzen naiz, bertako aldizkaria irakurtzera. Portada ikusi eta ezagunak aurkitu ditut: Josu Iturburu, ikastolako lehendakari izandakoa eta Juan Felix Elorrieta, ikastolako zuzendari izandakoa hainbat urtetan. Artikuluaren gai orokorra, ikastolen publifikazio legea zen. Hamabost urte ez … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

TXIKITAKO OROITZAPENAK (V)

Pasa den astean Espainiako txirrindulari bira hasi zen Granadan. Data aldatu zuten, baina lehen, oker ez banago, apirila-maiatza artean korritzen zen. Oroitzen dut, txikitan, sofan jartzen nintzela eserita Reynolds edo Kas taldeko biserarekin eta txirrindulariak animatzen ibiltzen nintzela. Aitite izaten nuen … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

LAU URTE IGARO DIRA

Lau urte igaro dira eta azkar esaten da. Gaurko egunez, 2004an zehazki, gurasoak medikuarenetik etorri eta esan zidaten amari bularreko minbizia diagnostikatu ziotela. Gogorra da, dena jausten zaizu gainera eta pentsatzen duzun lehen gauza, entzutea gustatzen ez zaigun hitz bat … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 3 iruzkin

BERTSO-JAZZA

Uztailaren 25ean, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, Bertso-Jazza saio esperimentala egin zen, Donostiako Jazzaldiaren egitarauaren barruan. Lau bertsolari: Andoni Egaña, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio eta Jon Maia. Gai-jartzaile eta gidaria: Unai Elizasu. Puntako musikariak: Bixente Martinez, Julen Izarra, Asier Ituarte, Jon … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

ERABAKIAK

“Peter Pan” sindromea udan areagotzen zait. Urtean zehar, ordu asko igarotzen ditut ume eta gazteekin, baina uda heltzean ikasturtean zehar egindakoaz hausnartzeko parada izaten dut. Eta egia esan, udalekuetatik bueltan konturatu naiz ekainean hasi nituen tramiteak egi bihurtu direla. Zergatik … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 iruzkin