Hilabetekako artxiboa: iraila 2009

ANBULATEGIA

Asteartean lagun batekin joan behar izan nintzen anbulategira. Sartu bezain laster, mugikorrari soinua kendu nion. Iruditzen zait arruntena dela, horrelako leku batean itzaltzea. Berbetan ibili ginen, baina oso baxu. Txikitan amak erakutsi zidan itxaron geletan ixilik egon behar dela eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzun

BIDE ERTZEAN,

Asteazkenean Bilbora joan behar izan nintzen kontu batzuk zirela eta ez nuen aukerarik galdu Unai Elorriagaren azken eleberria erosteko: Londres kartoizkoa da. Oraindik ez naiz berarekin hasi, baina itxura ona dauka. Liburuaz gain, diska bat ere etxeratu nuen. Bide Ertzeanen Leidor … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 2 erantzun

BERTSOLARI TXAPELKETA NAGUSIA 2009

Gaur izan da Bertsolari Txapelketa Nagusiko prentsaurrekoa Euskaltzaindian. Berotzen hasi da motorra txapelketa. Gogoz eta urduritasunez gabiltza bertsozaleok txapelketa entzuteko. Nor izango da errebelazio berria?Zeintzuk finalistak?Doinu berririk? Baina ederrena, sortzen den giroa bertsolaritza aitzakia hartuta. Lehen saioa Zestoan izango da … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Erantzun

Ez. ez, ez, ez. Ez, ez eta ez. Ez.

Izenburuak esaten duen bezala, horixe izan zen Unai Elizasuk Maialen Lujabiori Alkizan jarritako gaiak. Pena merezi dutela uste dut, eta ikusi eta entzun nahi badituzue, hementxe klikatuta aukera duzue. Nik hirugarrena uzten dizuet transkribatuta, ederrena, nire ustez. Baina normalki arriskutsugoizaten dira … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Erantzun

KONTZERTUETAN DAGOEN ERRESPETU EZA

Atzo Getxoko Folk Jaialdiko kontzertu batean izan nintzen, Euskal Musika 25 urte. Oskorri, Niko Etxart, Maddi Oihenart, Mikel Urdangarin, Oreka TX eta Gose ibili ziren kantuan. Guztiak jaialdiko 25 urte hauetan kantuan ibilitakoak. Nahikoa lotsa pasatu nuen berandu iritsi nintzelako kontzertura. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 2 erantzun

ITZULERA

Askorentzat oporrak bukatu dira, beste batzuek zortea daukagu eta iraila bukaera arte luzatuko ditugu (ez nahi dugulako…). Eta nabari da normaltasuna badatorrela. Nire kalean ez dago lekurik kotxea aparkatzeko. Abuztu osoan lekuak soberan egon dira. Gaur kalera irten naiz mandatu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Erantzuna 1