GOIAN BEGO, GOTZON

Bagenekin pattal samar zebilela azkenaldian. Gotzon Garatek gaur utzi gaitu.

Euskaltzalea, filologoa,… denetarik egin zuen Gotzonek euskararen alde. Harrotasunez azaltzen zuen nola maitemindu zen euskararekin. Beti prest unibertsitateko ikasleak laguntzeko euskararekin harremana zuen edozertan.

Euskal Filologia karrera sortu zuen Deustuko Unibertsitatean goiko mandatariei ezer esan gabe. Gaur egun, filologo asko irten dira bertatik.

Asko da Gotzonek utzi diguna. Goian bego, Gotzon.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude