GAZTERIAN HIZKUNTZA GUTXITUAK SUSTATZEKO JARDUNALDIAK, BAINA GAZTEAK EGONGO DIRA???

Orain egun batzuk, sarean saltseatzen nenbilela, Praktika egokiak eta eskarmentu arrakastatsuak gutxitatuko hizkuntzen erabilera gazterian sustatzeko biltzarra Bilbon ospatuko zela irakurri nuen. Programa irakurri eta interesgarria iruditu zitzaidan.

Hori bai, betiko arazoa: gazteei buruz hitz egingo da, baina ez dago gazteriaren ikuspegirik, ez daude gazte hizlaririk, gehienak erakundeetako ordezkariak dira.

Gazte asko ezin izan izango dira Euskalduna Jauregira gerturatu: bi egunetako jardunaldietara joateko 40 € ordaindu behar dira (bazkari gabe). Edozein gaztek ez dauka dirurik bertan parte hartzeko.

Eta betikoa, babesleak: Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala, Deia eta Leizaola Elkargoa. Ez daukate dirurik gazteek aportazio sinboliko bat egiteko eta bertara gerturatzeko?

2006an, berdina gertatu zen UEUk antolatutako Gaztea izan eta euskara ahoan jardunaldietan.

Beti bezala, gazteei buruz hitz egingo dugu eurak aurrean egon barik.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude