BERTSO-JAZZA

Uztailaren 25ean, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, Bertso-Jazza saio esperimentala egin zen, Donostiako Jazzaldiaren egitarauaren barruan.

Lau bertsolari: Andoni Egaña, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio eta Jon Maia. Gai-jartzaile eta gidaria: Unai Elizasu. Puntako musikariak: Bixente Martinez, Julen Izarra, Asier Ituarte, Jon Piris eta Hasier Oleaga.

Bitxia egin zait saioa eta inbiria puntu bat sentitu dut Bertsoa.com-en ikusi dudanean. Saio polita eta oso ondo egituratuta. Bertso-doinuak zein abesti ezagunak erabili dituzte inprobisatzeko orduan. Saiorik politenak Bob Marley-ren “No woman no cry” eta “Volando voy” doinuekin egindakoak.

Berezia izan da bertsolariak musikarekin batera inprobisatzea. Bertsolariak mugitzen ikustea eszenatokian. Ohituta gaude bertsolari zutabe baten gisan ikusten tabladu gainean. Oraingoan gorputzarekin eraman dute erritmoa, estribilloak abestu, txaloak jo,… Desberdina eta ederra.

Nork esan zuen bertsolaritza zaharkitua dagoela? Horrelako esperimentuek merezi dute. Benetan saio gustagarria eta ederra!

Ikusi nahi baduzue, hauxe da esteka: http://www.bertsoa.com/eu/bertsoa-multimedia.asp?seccion=bertsoonenak&tipo=video&id=768

Ez zarete damutuko!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude