TXIKITAKO OROITZAPENAK (V)

Pasa den astean Espainiako txirrindulari bira hasi zen Granadan. Data aldatu zuten, baina lehen, oker ez banago, apirila-maiatza artean korritzen zen.

Oroitzen dut, txikitan, sofan jartzen nintzela eserita Reynolds edo Kas taldeko biserarekin eta txirrindulariak animatzen ibiltzen nintzela. Aitite izaten nuen ondoan esateko zein zen txirrindulari bakoitza, ze taldetakoa zen bakoitza, esprinterra edo eskalatzailea zen…

Etapa bukatzerakoan, trizikloa eta beranduago bizikleta, eta etxeko pasillotik ibiltzen nintzen lasterketak egiten.

“Aupa Marino!” oihukatzen nuen. Bai, sekula ez naiz Indurainen zalea izan, nire idoloa Marino Lejarreta zen. Zer egingo diogu…

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude