Hilabetekako artxiboa: martxoa 2007

IKA, IKA, IKA KORRIKA!!!

Martxoaren 26an pasa da Korrika guretik, Getxotik. Bertso-eskolako kideak izan gara lehenak lekukoa hartzen Algortako sarreran. “Bertsolariak ere, euskararen alde!” oihukatuz. Gure gazteek eraman dute lekukoa Xabi Payaren laguntzaz. Zeramaten poztasun aurpegia ikustearren, merezi izan du goizeko zortzietan korrika egitea. Onartzen dut … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

EURIA, HAIZEA, … GOZAGARRIA!!!

Askotan entzun izan diot Ainhoari gaur bezalako egunak atsegin zaizkiola. Jendeari ez zaizkio gustatzen, tristeak direla esaten dute. Ainhoarekin bat nator, niri ere horrelako egunak gustatzen zaizkit. Ohean gozo-gozo egon zaitezke, goraino tapatuta mantarekin, ikusten kanpoan zelako haize boladak dauden. Txokolate bero … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

ORAIN 25 URTE…

Orain 25 urte… … Felipe Gonzalezek Moncloa okupatu zuen. … Futbol mundiala jokatu zen Espainian. … EITB sortu zen. … gaur bezalako egun batean, amak munduratu ninduen Bilbon.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 9 iruzkin

HAU ARRAINDEGIA BEZALAKOA DA…

Igande gauean nire ordenagailuak “txof” egin zuen. Hainbeste bertso, hainbeste faktura, hainbeste argazki… nekatu eta deskonektatzea erabaki zuen. Piztea ezinezkoa, beraz, atzo dendara eraman nuen. Azaldu nion gertatutakoa: “buuuff estos son viruses, pero tú tranquila, para mañana a la mañana … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Ostegunero bezala, Erromo Eskolara joan naiz. Bostgarren mailako bi talde dauzkat, zein baino zein hobea. Ez bertsolari onak direlako, daukaten adinerako gozamena delako eskolak ematea. Harrituta geratu dira: “Gaur ekarri dizkizuedan bertsoak ulertzeko, “The Simpsons” telesaileko kapitulo batean oinarrituko naiz. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin