Ostiralean, Uribe Kostako Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken kanporaketa saioa izan zen Algortako Itzubaltzeta Gaztetxean. 75 pertsona izan ziren afaltzen eta 80 saioa entzuten. Aurreko asteko baino giro apalagoa egon zen, baina gazte asko hurbildu ziren bertsoekin gozatzeko.
Bertsotan Miren Loizaga, Jagoba Pereda, Aitzol de Kastro, Jone Uria, Joanes Igeregi eta Ekaitz Larrazabal “Katxo” aritu ziren, Arkaitz Gomezen aginduetara. Epaitzen, aldiz: Josu Arroyo, Peio Unzurrunzaga, Trino Azkoitia eta Nahikari Ayo.
Jende nahikotxo hurbildu zen saiora. Aipatu beharra dago, saio guztietatik, saiorik onena izan dela. Puntuek gora egin zuten eta lan txukuna egin zuten. Saioa bizi-bizi hasi zen Miren Loizaga eta Jagoba Peredaren arteko ofizioarekin. Puntuak erantzuten oso ondo ibili ziren eta bakarkako ale politak entzun genituen.
Jone Uria nagusitu zen saioan. Honakoa izan zen puntuazioa:
1. Jone Uria 251,5
2. Joanes Igeregi 232
3. Aitzol de Kastro 222,5
4. Ekaitz Larrazabal “Katxo” 218,5
5. Miren Loizaga 202
6. Jagoba Pereda 185,5
Azken kanporaketa izanda, badakigu nortzuk izango diren ekainaren 12ko finalean (beltzez daudenak sailkatua dira):
Jone Uria251
Arrate Illaro249,5
Itxaso Paia238,5
Joanes Igeregi232
Aitzol de Kastro225,5
Ekaitz Larrazabal – Katxo218,5
Josu Landeta217,5
Miren Loizaga202,5
Gabi Basañez192,5
Peio Etxebarria186
Jagoba Pereda185,5
Oier Iturralde – Atano185
Unai Angulo184,5
Peio Ruiz de Agirre184,5
Arkaitz Gomez180,5
Kanporaketeei bukaera emanda, finala baino ez da geratzen. Zita, ekainaren 12an, Villamonte Kultur Etxean, 18.00etan.