Gaur, Maiatzaren 1a, eta betiko lez, gu lanean jo ta ke! Zubia gozatu dezazuen bi esteka interesgarri:
– Pasa den igandean, Gipuzkoako Bertso-Eskolen Eguna ospatu zen Azkoitian eta bertan estrenatu zen Andoni Egañak idatzitako Bertso-esko(lb)a ikuskizuna. Andoni Egaña bera, Amaia Agirre, Maddalen Arzallus, Eñaut Elorrieta, Porrotx pailazoa, Txan Magoa, Ramón Agirre eta Aitziber Garmendiak parte hartu zuten.
Bertso-eskola batean oinarritutako antzerkia da. Bertsoak, kantuak eta magia nahasten dira ikuskizunean. Benetan, ikusteak merezi du. Bertan klikatuz gero, aukera izango duzue ikusteko.
– Bizkaiek blog komunitate bat dauka eta bertan Miren Ibarluzeak idazten du. Hemen daukazue Maiatzaren 1erako idatzi duen artikulua.