Badatorrela! Oraindik gogoan ditugu 2005ean BEC-en bizitako une gogoangarriak eta gaur bertan jarri da martxan 2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusia. Aurkezpen prentsaurrekoa Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan egin da.
Berrikuntzaz beterik dator txapelketa, eta batez ere teknologikoari dagokionean: web orrialdea behar dugun informazio guztiarekin, bloga, sarrerak lortzeko orrialde berezi bat, saioetan informazioa eta sailkapenak lortzeko aukera bluetooth bidez,…
Emozioen txapelketa izan nahi du aurtengoa, hori transmititzen digu logoak.
Gure eskolak hiru ordezkari izango ditu: Fredi Paia, Xabi Paya eta Jone Uria. Blogean haien saioen eta ibileren berri emango dizuegu.
Gozatu txapelketa eta zorte on Fredi, Xabi eta Joneri!
Egurra Xabi! Irabazten baduzu, nik dantzatuko dizut aurreskua herrian! Bueno, eta besteei ere!
Esteka honetan dituzue atzoko prentsaurrekoaren bideoak:
http://bertsoplaza.tv/iritsi-da-bertsoekin-emozionatzeko-garaia