Hileko artxiboak: uztaila 2009

UZTAILEKO AGENDA

Uda bero-bero datorkigu eta bertso-saioz beteta. Hemen daukazu uztaileko agenda!


Paella Eguna, Aixerrotan (VII-25), 12etan.


– Josu Landeta
– Beñat Vidal
– Itxaso Paia


Gorliz, Iberre Berri plazan (VII-27), 21etan.


– Andoni Egaña
– A.M. Peñagarikano
– Julio Soto
– Fredi Paia
– Gai-jartzaile: Miren Loizaga


San Inazioak (saio guztiak Algortako Kasino plazan izango dira 13etan, lehen egunekoa izan ezik 20etan izango dela).


1.eguna (VII-29)


– Xabier Amuriza
– Mixel Xalbador
– Joxe Agirre
– Loidisaletxe
– Gai-jartzaile: Xabi Paya 


2.eguna (VII-30)


– Xabi Paya
– Amets Arzallus
– Iratxe Ibarra
– Onintza Enbeita
– Gai-jartzaile: Zuriñe Iarritu


3.eguna (VII-31)


– Fredi Paia
– Andoni Egaña
– Jexux Mari Irazu
– Unai Iturriaga
– Gai-jartzaile: Unai Elizasu


Oharra: beltzez dauden bi bertsolariek BERTSO-MARATOIA egingo dute. Bazkarian izena emateko albegetxo@gmail.com helbidera idatzi.


4. eguna (VIII-1)


– Igor Elortza
– Maialen Lujanbio
– Sustrai Colina
– Unai Agirre
– Gai-jartzaile: Arkaitz Gomez

AHO ZAPORE EZIN HOBEA!

Saioa: Bertso-Jaialdi Mundiala, Algortako Bihotz Alai plazako karpan.
Bertsolariak: Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Fredi Paia eta Xabier Paya.
Data: 2009-VII-15
Ordua: 22:00
Entzule kopurua: 385


Bertso-jaialdi mundiala IV por ti.


Itzela! Izenburuak esaten duen bezala, aho zapore ezin hobearekin geratu ginen Bihotz Alai plazara hurbildu ginen bertsozaleok. Irrikaz nabaritzen zen jendea: zein izango zen saioko gaia, egongo ziren ezusteak,…


Gastronomia izan zen gai nagusia. ALBEk goi mailako sukaldari bat jarri zuen saioa gidatzeko: Peio Unzurrunzaga. Bere txano eta amantalarekin gastronomiaren alde gozo zein mikatzetara bideratu zituen.


Aurreko post-ean esan bezala, une gogoangarri asko izan ziren. Bertsolariek Maialen Lujanbio konkistatu behar izan zuten plater banarekin. Gutiziarik onenak eskaini zizkioten tronuan eseri zen Maialeneri.


Guztioi gustatzen zaigu gastronomiaz gozatzea, baina Fredik eta Xabik zentzu guztiak erne jarri behar izan zituzten Peiok jarritako froga nota onarekin gainditzeko. Bakoitzari antifaz bat jarri eta begiak itxi zitzaizkien. Txandaka, hiru jaki frogatu eta bertso bidez azaldu behar izan zuten dastatutakoa. Esan daiteke, Paiatarrek dastamen ona dutela eta ondo gainditu zutela froga.


Bertsozaleek ere paper garrantzitsua bete zuten saioan. Produktu desberdinen irudiak proiektatu ziren pantailan, Aitzol eta Josu zerbitzariak jendartera hurbildu zen, eta publikoan zeuden pertsonei galdetu zieten zein bertsolariekin lotuko zuten produktu bakoitza. Maialen Lujanbio tortilla frantsesarekin, Xabi Paya karolina batekin, Fredi Paia Pata Negra urdaiazpikoarekin,…


Kanibalak bisitan etorri zitzaizkigun! Haien tribuan gosetuta zebiltzan eta publiko artera jeitsi zituzten Jon Maia eta Andoni Egaña janari bila. Aukera ederra izan zen publikoa zirikatzeko eta barre algarak sortzeko haien artean.



Gaueko unerik ustekabeena, azkena izan zen. Azken afaria egin zuten, guztiak mahaiaren inguruan. Kandelabroak, mantela, ardoa,… giro intimoan afari eder bat egiteko. Baina zeozer falta zen… janaria! Hara non, guztion ezusterako, Telepizzako motorista bat agertu zen eszenatoki gainean eta pìzzak utzi zizkieten mahai gainean.


Bertso-jaialdi mundiala I por ti.


Bukatzeko, txalo zaparrada itzela bertsolari eta gai-jartzaile taldearentzat. Urtero bezala, saioak goia jo zuen!

BERTSO-JAIALDI MUNDIALA!

Prestatu zaitezte!


Aurten ere Bertso-Jaialdi Mundiala izango dugu Algortako Bihotz Alai plazako karpan.


Aspalditik dabil bertso-eskolako gai-jartzaile taldea lanean eta ziur gaude, urtero bezala, harrituko gaituztela gai eta une gogoangarri askorekin.


Baina gai onak ezezik puntako bertsolariak ere beharko ditugu, honakoak ibiliko dira kantuan: Amets Arzallus, Andoni Egaña, Xabi Paya, Jon Maia, Fredi Paia eta Maialen Lujanbio. Gai-jartzaile: Peio Unzurrunzaga.


 


        mundiala  2009 KARTELA por ti.


Beraz, zuen agendetan ondo gorde data: uztailaren 15ean, 22.00etan.