Larunbatean 20 bat pertsona bildu ginen Algortako Bertsolari Eskolako kideak eta beste sektore batzuetako eragileak Euskalgintzaz eta bertso-eskolen etorkizunaz hitz egiteko.
Aurretik aipatu bezala, gogoetarako lehen saiora Gotzon Lobera eta Koldo Tapia ekarri genituen.
Bi hitzaldiak oso interesgarriak izan ziren. Gotzon Loberak XXI. mendeko Euskalgintzaz hitz egin zigun. Bere iritzia eman zigun kulturaren globalizazioaren inguruan eta ondoren bertsolaritzan eta bertso-eskoletan oinarritu zen. Hizkuntza Politika Zuzendaria izandakoa da Gotzon Lobera, eta aholku asko eman zizkigun instituzioetan nola jardun jakiteko.
Koldo Tapiak Euskalgintzaren hastapenetara hurbildu gintuen. Errepaso bat eman genien Euskalgintzako aroei. Ondoren, Bertsozale Elkarteak duen egitura ezagutu genuen, zer-nolako lanak egiten dituen,… Bere iritzia eman zigun bertso-eskolen etorkizunaz eta nolako pausoak jarraitu behar genituen.
Ondoren, eztabaidarako tarte bat egon zen bi hizlariekin.