Hileko artxiboak: martxoa 2009

ALBE HITZETIK HORTZERAKO BERTSO-ESKOLEN TXAPELKETAN PARTE-HARTZAILE

Larunbatean ume, gazte, ez hain gazte, heldu eta guraso batu ginen Algortako Portu Zaharrean Hitzetik Hortzerako bertso-eskolen lehen txapelketan parte hartzeko.


Zortea izan genuen eguraldiarekin, Lorentzok mesede egin zigun bideo ederra grabatzeko. Denok abestu genuen, doinu desberdinetan eta oso giro ederrean.


Laster barru, ETBn ikusiko duzue zer nolako espektakulu polita prestatu genuen albekide guztien laguntzaz!


Hasteko prest! por ti.

IPAR URIBE BBK BERTSOLARI GAZTEEN TXAPELKETAN IRABAZLE!

Pasa den ostiralean jokatu zen finala Bilboko Kafe Antzokian. Bi kanporaketa irabazi eta gero, Ipar Uribeko taldea finalera iritsi zen. Aurkari bezala, Lea Artibaiko taldea izan zuen.


Txikien mailan, nahiz eta 3 puntugatik galdu ez zen oztopoa izan nagusiek 29 puntuko aldea ateratzeko eta sariketa Algorta aldera ekartzeko.


Aipatu beharra dago, bosgarren aldia dela Ipar Uribeko taldeak sariketa irabazten duela.


Ipar Uribeko taldean parte hartu duten bertsolariak gure eskolako Imanol Uria, Inazio Vidal, Peio Arondo, Maddalen Markaida, Itxaso Paia, Jone Uria, Peru Vidal eta Arrate Illaro izan dira.


Zorionak danori!


Gure txapeldunak por ti.