Zaldieroak (Patxi Huarte) berriro iluminatu gaitu bere argi zerutiarraz

Gauzak ilun dituzuela manifestua sinatu duzuen euskal  eta erdal kulturako izarrok, eta laborategiko frogak nahi dituzuela zalantzak argitzeko? Zaudete lasai, adiskideok, ez dago horren beharrik.  Zaldieroa (Patxi Huarte) komikigilea berriro agertu zaigu gaur Berriako tiran izarrak ere argituko lituzkeen bere jakinduria iluminatuaz.

“Berriro ere” diogu, zeren eta hainbat aldiz egin baitu gauza bera urte hauetan. Doktoreak eta katedratikoak izango zarete jakintsu maiteok, baina ez duzue p… ideiarik. Itsuak ere ikusiko luke faltsuak direla. Niri esango didazue. Enfin… 

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Erantzun bat Zaldieroak (Patxi Huarte) berriro iluminatu gaitu bere argi zerutiarraz bidalketan

  1. egilea: Antton

    Argitan ageri dena da: tipoa bihurgin (destornilladorea eskutan)…
    Baina zertan ari da?
    Nik erranen nuke…bai, hori da: grafitodun zeramika HAUTSI NAHIZIK ari da tipoa, bihurginez birrindu egin nahi du euskarazko grafitoa…
    (Argitan hori ageri da)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude