Gaur aurkeztu da izen handiko 140 pertsonak sinatu duten Iruña-Veleiako auzia argitzearen aldeko manifestua

Gaur eguerdian aurkeztu da Gasteizen Iruña-Veleia Argitu ekimenaren manifestua. Lehenik bideo labur bat erakutsi da Benito Lertxundi, Eduard Harris eta Garbiñe Biurruni egindako elkarrizketekin. Gero, sinatzaile multzo bat oholtzan zelarik, Gontzal Mendibilek eta Nekane Juradok manifestua irakurri dute. Hedabide asko ekitaldia jarraitzen. Eta partehartzaileen artean inpresioa, gaur hasi den ibilbideak laster eramango gaituela auzia argitzera. Esnatzen hasi garela ematen du!

Iruña-Veleiako auzia argitzearen aldeko manifestua

Arabako Foru Aldundiak, 2008ko udazkenean hartutako erabaki baten bidez, ofizialki faltsutzat jo zituen 2005 eta 2006ko jardunaldietan Iruña-Veleiako aztarnategian aurkitutako “ezohiko grafitoak” (400 inguru), eta indusketa-baimena kentzea erabaki zuen Lurmen S.L. enpresari. Handik gutxira, zigor-espedientea irekiz, auzibidean jarri zituen enpresa horretako hainbat kide eta kolaboratzaile.

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU-UPV) irakaslez ia guztiz osaturiko Batzorde Zientifiko Aholkulariaren zenbait txostenetan oinarrituta hartu zuen erabakia Foru erakundeak; piezak faltsuak zirela eta Lurmenen arkeologia jarduna txarra izan zela esaten zuten txostenok. Geroago, 2009 eta 2013 artean, Lurmenen defentsak hogei bat txosten aurkeztu zituen epaitegian guztiz kontrakoa esaten zutenak, hau da, piezak benetakoak izan daitezkeela eta Lurmenen arkeologia jarduna egokia izan zela. Hainbat naziotakoak dira txostenon egileak eta horietako gehienak izen handiko adituak grafitoetan agertzen diren gaietan.

Auzia bederatzi urtez egon da instrukzio fasean, gure herrian irekita dagoen auzi judizial zaharrena izanik, horrek Eliseo Gil Zubillaga eta Oscar Escribano Sanz auzipetuei ekartzen dien guztiarekin. Azkenik, 2018ko maiatzaren hasieran jaso dute auzipetuek akusazio-idatzia: Eliseo Gilentzat Arabako Foru Aldundiak zazpi urte eta erdiko kartzela zigorra eta 285.000 euroko isuna eskatzen du eta aldi berean Estatuko Fiskaltzak bost urte eta erdiko kartzela eta ia 300.000 euroko isuna. Oskar Escribanorentzat, bost urte eta erdiko kartzela eta antzeko isunak.

Gure ustez, ezin da denbora gehiago egon auzia argitu gabe; batetik, begi-bistako arrazoi humanitarioengatik, eta bestetik, garrantzi ikaragarrikoa delako grafitoak benetakoak ala faltsuak diren jakitea. Eta ez bakarrik euskararen historiarentzat, baita beste ezagutza-arlo askorentzat ere. Badakigu jakin erraza dela egia aurkitzea datazio teknika modernoak erabiliz, ohikoak gaur egungo arkeologian, eta horregatik azpian sinatzen dugunok eskatzen diegu dagokien erakundeei ondorengoa egitea agindu dezatela:

  • piezen lagin bat Arkeometrian adituak diren Europako laborategietan aztertzea. Gure ustez, hiru laborategi ezberdinetan egin beharko lirateke analisiak, kasu berezietako protokolo zorrotzak ezarriz.
  • parteekin zerikusirik ez duten arkeologo entzutetsuek indusketa kontrolatuak egin ditzatela Lurmenek grafitoen agerlekutzat seinalaturiko lekuen inguruetan.

Gasteizen, 2018ko ekainaren 14an

Iruña-Veleia Argitu ekimena

  • Izen-abizenak (edo entitatea):
  • Nortasun agiriaren zenbakia:                                   Eposta (aukerakoa):
  • Bizilekua:                                 Sinadura:             x
  • Lanbidea edo titulazioa (aukerakoa):

(Ekimenaren bultzatzailea:  Iruña-Veleia Argitu ekimena, ondorengo elkarteetako kideek osatua: SOS Iruña-Veleia, Euskeraren Jatorria, Martin Ttipia, Lurmen eta independenteak)

Sinadurak: http://iruñaveleia.eu/manifiesto  

Harremana: irunaveleiaargitu@gmail.com  

argazkia: Berria, Juanan Ruiz/Foku

Manifiesto en favor del esclarecimiento del caso de Iruña-Veleia

La Diputación Foral de Álava, en una resolución adoptada en el otoño de 2008, declaró oficialmente falsos los llamados “grafitos excepcionales” (unos 400), hallados en el yacimiento de Iruña-Veleia durante las campañas de 2005 y 2006, y decidió retirar el derecho de excavación a la empresa Lurmen S.L., para posteriormente abrirle expediente sancionador y entablar procedimiento judicial contra varios de sus miembros y colaboradores.

El ente foral tomó la decisión basándose en varios informes de la denominada Comisión Científica Asesora, constituida fundamentalmente por profesores de La Universidad del País Vasco (EHU-UPV), que abogaban por la falsedad de los grafitos y la mala práctica arqueológica de Lurmen. Posteriormente, entre 2009 y 2013, la defensa de Lurmen presentó ante el juzgado una veintena de informes que sostienen lo contrario, o sea, que los grafitos pueden ser verdaderos y que la práctica arqueológica de Lurmen ha sido correcta. Los autores de dichos informes son de diferentes nacionalidades, y la mayoría de ellos reconocidos expertas/os en las materias que se reflejan en los grafitos.

El caso ha estado en fase de instrucción durante nueve años, siendo la causa judicial abierta más antigua de  nuestro país, con lo que ello supone para los encausados Eliseo Gil Zubillaga y Oscar Escribano Sanz. Al fin, a principios de mayo de 2018 éstos han recibido el escrito de acusación: para Eliseo Gil, la Diputación Foral de Álava pide la pena de siete años y medio de cárcel y 285.000 euros de multa, y paralelamente la Fiscalía cinco años y medio de cárcel y casi 300.000 euros de multa. Para Oskar Escribano se piden cinco años y medio de cárcel y multas similares.

Creemos que no se puede dilatar más el esclarecimiento del caso, tanto por evidentes razones humanitarias como por ser de suma importancia conocer si los grafitos son verdaderos o falsos. Y no solo para la historia del euskera, sino también para otras muchas áreas de conocimiento. Sabemos que es fácil llegar a la verdad usando técnicas modernas de datación, habituales hoy en día en arqueología, y para ello las personas abajo firmantes pedimos que las instituciones correspondientes ordenen la realización de las siguientes acciones:

  • que laboratorios europeos especializados en Arqueometría analicen una muestra de las piezas. Sugerimos que sean tres laboratorios diferentes, y que se apliquen estrictamente los protocolos al uso para casos extraordinarios.
  • que reconocidos arqueólogas/os, no vinculados a las partes, lleven a cabo excavaciones controladas en lugares próximos a los señalados por Lurmen como puntos de aparición de los grafitos.

 

Vitoria-Gasteiz, a 14 de junio de 2018

Iruña-Veleia Argitu ekimena

  • Nombre y apellidos (o entidad):
  • Documento de Identificación:                                 Email (opcional):
  • Lugar de residencia:                                 Firma:           x
  • Profesión o titulación (opcional):                                                               

(Promueve la iniciativa: Iruña-Veleia Argitu ekimena, formada por miembros de las asociaciones SOS Iruña-Veleia, Euskeraren Jatorria, Martin Ttipia, Lurmen e independientes)

Fimas: http://iruñaveleia.eu/manifiesto

Contacto: irunaveleiaargitu@gmail.com

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude