Gaurko prentsaurrekoan irakurritako agiria

Kazetari ugari agertu da gaurko prentsaurrekora. Hona hemen irakurritako agiria, euskaraz eta gazteleraz:

SOS Iruña-Veleiaren adierazpena, Arabako Audientziak epaiketaren atea zabaldu duela-eta Iruña-Veleiako auzian

Gauza jakina denez, joan den astean Arabako Herrialde Audientziak argi berdea eman zion Iruña-Veleiako kasuan auzipetuak dauden pertsonen aurkako epaiketari, kereilatuen eskariari, hau da,  auzia artxibatzeko eskatzen zuen helegiteari entzungor eginez. Dena dela, autoak baditu oso puntu positiboak ere auzipetuen defentsarako. Artxibatu egiten ditu probisionalki “iruzur larria” eta “ondare desplazamendua” delituak; hau da, ez du irabazi-asmorik ikusten ustezko faltsutzean. Erori egiten da, beraz, akusazioak leporatu nahi  dion “mobil” nagusia. Eta orduan, ez baldin bada irabazi-asmorik egon Eliseo Gilen aldetik, zein “mobil” proposa dezakete orain akusatzaileek? Grafologia ere zeharo desagertu da eskenatokitik. Horrela bada, ia soilik ondarearen aurkako kalteen akusazioa geratu da indarrean.

Edonola ere, uste dugu nahikoa arrazoi zegoela auzia artxibatzeko. Izan ere, iruditzen zaigu ez zela inolaz ere heldu behar gauden egoerara, ondoren laburtzen saiatuko garen arrazoiengatik:

1.- Ez dakigu zergatik, baina grafitoak kereila jartzailearen eskuetan (Arabako Foru Aldundia) egon dira urte luze hauetan. 2009ko martxokoa da Lurmeneko kideen aurkako kereila nagusia, eta une horretantxe prezintatu behar ziren grafitoak eta Auzitegian gorde. Ez zen horrela egin. Piezak Bibat-en egon dira urte guzti hauetan, eta ez dakigu noiz prezintatu ziren. Ez behintzat kereila onartu zenean. Zalantza izpirik gabe esan dezakegu, hori ziurtatzen duten hainbat lekukotasun dagoelako, grafologo talde batek piezak aztertu zituela 2009ko bukaeran eta 2010eko hasieran. Ziur asko beste esku askotatik ere pasatu dira pieza horiek. Zera adierazi zuen 2010ko azaroaren 16an Lorena Lopez de Lacalle orduko Kultura Diputatuak: “[las piezas] están en los archivos que tenemos allí [Bibat], hay un protocolo especial para quien vaya a visitarlas, hay que dar el nombre y todo” (Legebiltzarreko akta). Garbi dago ez zeudela prezintatuta.

Beraz, begi-bistakoa da hautsi egin dela eztabaidan dauden piezen zaintza-katea, hobeto esanda, ez dela zaintza-katerik egon. Honek auzia automatikoki artxibatzea ekarriko luke justizia justua egiten den edozein prozesutan.

2.- Nola epaitu daiteke inor faltsutzailetzat frogatu gabe baldin badago faltsutzea egon dela? Egia da badirela kereila jarri duen partearen (AFA) sei txosten hori esaten dutenak, baina hori bezain egia da badirela beste hogei aurkakoa diotenak. Alde bietako txostenak irakurtzera eta bakoitzak bere ondorioak ateratzera gonbidatzen dugu mundu guztia. Guri iruditzen zaigu ez dutela konparaziorik eta faltsutzearen aldeko argudioei buelta eman zaiela guztiz. Oso esanguratsua iruditzen zaigu Batzordeko txostengileek 2009tik publikoan ahorik zabaldu ez izana  beren argudioei eusteko edo eta beste aldekoenak ezezteko. Bestalde, burutik ondo dagoen inork sinetsi ote lezake Eliseo Gilek, duen prestakuntza akademikoa izanda, DESCARTES idatzi zuela zeramika batean,  jakintsu hori erromatar garaikoa zelakoan?

3.- Une honetan,  Arkeometria laborategi espezializatuek soilik erabaki dezakete auzia, gure ustez. Horixe eskatzen egon dira etengabe Lurmen eta auzia argitzearen aldeko taldeak urte hauetan. Badira horrelako etxeak Europako hainbat herrialdetan. SOS Iruña-Veleia harremanetan jarri zen horietako batekin (British Geological Survey, izen handiko erakundea) eta handik laster jaso zuen harengandik analisi proiektua, itxura batera berme osoa eskaintzen zuena eta ez batere garestia. Ez dakigu zergatik, baina Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Epaitegiak uko egin zioten proposamenari.

4.- Lurmenek ez zuen etsi bere ahaleginean, eta hori ikusita epaitegiak, huts egindako saiakera batzuen ondoren (Guardia Zibila, Ertzaintza), IPCEri (Instituto del Patrimonio Cultural de España, Kultura Ministerioaren laborategia) eskatu zion analisiak egitea. Erakunde honek, aurrez adostutako egitasmoa alboratuz, ez zituen ikertu nahi izan hezurrean eta adreiluan egindako grafitoak  —errazenak eta fidagarrienak datatzeko orduan— eta zeramikan egindakoak soilik aztertu zituen. Erakunde honen txostena, Análisis de fragmentos cerámicos con grafitos del yacimiento arqueológico romano de Iruña-Veleia (2013),  José V. Navarro Gascón-ek egina, da akusazioak eskura duen “faltsutasun froga” bakarra. Esan beharra dago pertsona batek bakarrik sinatzen duela txostena; gauza harrigarria, enkargua IPCEri egin zitzaiola jakinda, diziplina anitzeko talde bat espero baitzitekeen atzean.

Navarrok dio metal modernoen arrastoak aurkitu dituela piezetan, eta ez gutxi ere, 26 mota ezberdin, horietako zenbait grabatzeko balio ez dutenak (beruna, zinka, latoia, urrea), eta gehienak oso kopuru txikietan. Metal horiek garbiketa eta errestaurazio prozesuan itsatsi ahal izan zaizkie erraz asko piezei, eta baita batzordekideek, grafologoek eta abarrek esku artean erabili dituztenean ere. Gainera ez da ahaztu behar piezak kereila jartzailearen esku egon direla urte hauetan guztietan.

5.-IPCEk berak beste txosten bat aurkeztu zuen 2014an, Informe de examen por imagen izenekoa, Tomás Antelok eta haren laguntzaile batzuek sinatua. Argi ultrabioletan oinarritutako ikerketa fotografikoa da. Txosten honek ez du une batean ere piezak faltsuak direnik ondorioztatzen; egia esan, ez du inolako ondoriorik ateratzen, eta hau  oso adierazgarria iruditzen zaigu.

6.- Nolanahi ere, zentzunak diosku zigor-epaitegia ez dela erakunderik aproposena grafito batzuen benetakotasunaz edo faltsutasunaz erabakitzeko, soil-soilik zientifikoa den gai baten aurrean baikaude. Epaitegiak ebatzi beharko du, hala egokitzen bada, auzipetuek deliturik egin zuten ala ez, piezak faltsifikatu zituzten ala ez. Eta burura lehenengo datozkigun galderak: aurkitu al dute ustezko faltsifikazioak egindako lantegia? Grabatzeko tresnak? Paperak, gutunak, mezu elektronikoak, telefono-deiak? Zerbait? EZER ERE EZ, ezta ezer ere. Ezagutzen dugu 700 orrialdetik gorako polizia-txostena eta ziurta dezakegu han ez dagoela Eliseo Gil eta Oskar Escribano balizko faltsifikazio batean nahasten dituen ezer.

7.- Gaia beste fase batean sartu da. Orain Arabako Foru Aldundiak eta Fiskaltzak epe labur bat dute akusazioa formulatzeko, balizko delituak zehaztu eta zigorrak eskatzeko.  Fiskaltzak ez du ia ahorik zabaldu orain arte eta ez dakigu zer egingo duen. Ematen du AFAren teilatuan dagoela pilota. Foru erakundeko buruzagiek barrua izango al dute beren zerbitzu juridikoak  abian jartzeko, Eliseo Gil eta beste auzipetuen kondena  bilatu nahirik? Hainbat kartzela urte eta ehunka milaka euroko isunak eskatzeko, noiz eta ematen duenean eurak ere ez daudela oso konbentzituta grafitoen faltsutasunaz, eta are gutxiago Eliseo Gilen egiletzaz? Doilorkeria ikaragarria izango litzateke, auzipetuek jasan duten bederatzi urteko “aulki-zigorrari” sufrimendu gehiago gaineratuko bailioke. Arazo hau argitu egingo da lehentxeago edo geroxeago, eta Historiak bakoitza bere lekuan jarriko du. Horregatik eta beste gauza askogatik bihotz-bihotzez eskatzen diegu auzi honetan erabakimena duten pertsonei gogoeta sakona egin dezatela atzerapausorik ez duten bideak aukeratu aurretik.

Azkenik, gure elkartasuna adierazi nahi diegu urte luze hauetan hainbeste sufritu duten Eliseo Gili eta Oskar Escribanori. Gure besarkadarik beroenak biontzat.

Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 18an

SOS Iruña-Veleia

SOS Iruña-Veleia ante la decisión de la Audiencia de Álava de dar paso al juicio oral en el asunto de Iruña-Veleia

Como es sabido, La Audiencia Provincial de Álava decidió la semana pasada dar luz verde a la vista oral contra los encausados en el asunto de Iruña-Veleia, desoyendo el recurso de la parte querellada que pedía el archivo de la causa. De todas maneras, el auto contiene algunos elementos muy positivos para la defensa de los encausados. Sobresee provisionalmente el delito de “estafa agravada” y “desplazamiento patrimonial”;  es decir, no ve indicios de ánimo de lucro en la supuesta falsificación. Cae, pues, el principal “móvil” que le imputa la acusación. Si no hubo ánimo de lucro por parte de Eliseo Gil, entonces ¿qué móvil pueden proponer ahora los acusadores? También la grafología desaparece definitivamente del escenario. Así pues, queda en pie casi exclusivamente la acusación de daños al patrimonio.

De cualquier forma, consideramos que existían razones más que suficientes para el archivo del caso. De hecho, creemos que jamás se debió llegar a esta situación por los motivos que tratamos de resumir a continuación:

1.- Inexplicablemente, los grafitos en cuestión han estado en manos de la parte querellante, la Diputación Foral de Álava, durante estos largos años. La querella principal contra los miembros de Lurmen es de marzo de 2009, y era ese el momento en el que se debían haber precintado las piezas y depositado en sede judicial. No se hizo así. Las piezas han permanecido en el Bibat, y desconocemos cuándo fueron precintadas; no desde luego en la fecha de la aceptación de la querella. Sabemos sin ningún tipo de duda, pues existen varios testimonios que lo certifican, que un equipo de grafólogos tuvo acceso físico a las piezas a finales de 2009 y principios de 2010. Seguramente otras muchas manos accedieron a ellas. La entonces Diputada de Cultura Lorena López de Lacalle declaraba lo siguiente el 16 de noviembre de 2010: “[las piezas] están en los archivos que tenemos allí [Bibat], hay un protocolo especial para quien vaya a visitarlas, hay que dar el nombre y todo” (Acta del Parlamento Vasco). Está claro que no estaban precintadas.

Es por lo tanto evidente que se ha roto la cadena de custodia de las piezas en litigio; mejor dicho, no ha existido tal custodia, lo cual conllevaría automáticamente en cualquier proceso judicial justo el sobreseimiento del caso.

2.- ¿Cómo se puede juzgar a alguien por falsificador, cuando no está probado que exista falsificación? Es cierto que existen seis informes de la parte querellante (DFA) que inciden en ese sentido, pero no es menos cierto que existen otros veinte presentados por Lurmen  que apuntan en sentido contrario. Invitamos a todo el mundo a que se lea los informes de ambos lados  y a que saque sus propias conclusiones. Nosotros opinamos que no tienen comparación, y que los argumentos en favor de la falsificación han sido ampliamente rebatidos. Nos parece muy significativo que los autores de los informes de la Comisión no se hayan expresado públicamente defendiendo sus argumentos o rebatiendo los de la parte contraria desde 2009. Por otro lado, quién en su sano juicio puede imaginarse que una persona con la formación académica de Eliseo Gil pueda confundirse escribiendo DESCARTES en una cerámica, pretendiendo hacerla pasar por romana?

3.- Llegados a donde estamos, creemos que solamente laboratorios especializados en Arqueometría pueden dirimir la cuestión. Es lo que ha estado solicitando insistentemente Lurmen desde 2009, así como los grupos pro esclarecimiento del tema. Existen laboratorios de este tipo en varios países de Europa. SOS Iruña-Veleia entró en contacto con uno de ellos (British Geological Survey, uno de los más prestigiosos), y recibió de él  un proyecto de análisis de total garantía, acompañado de un presupuesto más que razonable.  Inexplicablemente, tanto la Diputación Foral de Álava como el Juzgado de Vitoria-Gasteiz rechazaron la iniciativa. 

4.-  Ante la insistencia por parte de Lurmen, el juzgado, después de varios intentos fallidos (Guardia Civil, Ertzaintza) encomendó al IPCE (Instituto del Patrimonio Cultural de España), laboratorio del Ministerio de Cultura, la realización de analíticas. Dicho centro, incumpliendo el plan acordado, evitó deliberadamente estudiar los grafitos en hueso y ladrillo ­ —­las más fáciles y fiables a la hora de datar— y analizó solamente grafitos en cerámica. Su informe titulado Análisis de fragmentos cerámicos con grafitos del yacimiento arqueológico romano de Iruña-Veleia (2013), de José V. Navarro Gascón, es la única “prueba de falsedad” de la que dispone la acusación. Se debe destacar de antemano que es una única persona la que lo firma, lo que es sorprendente porque se lo han encargado al IPCE y era de esperar un equipo multidisciplinar.

 Navarro afirma haber encontrado restos de metales modernos en las piezas, nada menos que  26 clases diferentes,  de los cuales algunos de ellos no sirven para grabar (plomo, latón, cinc, oro), y la mayoría en cantidades ínfimas. Dichos metales pudieron perfectamente incorporarse a las piezas durante los procesos de lavado y restauración, así como cuando fueron manipulados por los miembros de la comisión y los diferentes grafólogos. Además no hay que olvidar que las piezas han estado en manos de la parte querellante durante estos largos años.

5.- El mismo IPCE presentó en 2014 un segundo informe titulado Informe de examen por imagen, de Tomás Antelo y coautores. Se trata de un estudio fotográfico de las piezas en base a la luz ultravioleta. Este informe en ningún momento concluye que las piezas sean falsas, de hecho no llega a ninguna conclusión, lo cual es muy revelador.  La jueza de instrucción en su auto ni siquiera menciona la existencia de este informe, lo cual también es muy revelador.

6.- De todas maneras, parece de sentido común que un juzgado de lo penal no es el órgano más adecuado para pronunciarse sobre la autenticidad o falsedad de unos grafitos, puesto que nos hallamos ante un asunto meramente científico. El juzgado tendrá que dilucidar, en su caso, si los encausados cometieron delito o no, si falsificaron las piezas o no. Y nos preguntamos, ¿con qué pruebas cuenta la acusación? ¿Han hallado acaso el taller donde supuestamente se hicieron las falsificaciones? ¿Los instrumentos de grabación? ¿Papeles, cartas, correos electrónicos, llamadas telefónicas? ¿Algo? NADA, nada en absoluto. Conocemos el informe policial de más de 700 págs., y podemos asegurar que no existe nada que incrimine a Eliseo Gil y a Oskar Escribano en una supuesta falsificación.

7.- El asunto ha entrado ya en otra fase. Ahora la DFA y la Fiscalía tienen un breve plazo para formular la acusación, para detallar los presuntos delitos y solicitar penas. No sabemos qué hará la fiscalía, pues hasta ahora apenas se ha pronunciado. Tenemos la impresión de que la pelota está en el tejado de la DFA. ¿Tendrán  los dirigentes del ente foral la inmoralidad de poner en marcha sus servicios jurídicos para intentar condenar a Eliseo Gil y demás encausados a penas de varios años de cárcel y cientos de miles de euros, cuando ni ellos mismos parecen estar convencidos de la falsedad de los grafitos y menos aún de la autoría de Eliseo Gil? Sería muestra de una vileza impresionante pues vendría a añadir más sufrimiento a los nueve años de “pena de banquillo” acumulados por los encausados. Este asunto se terminará aclarando tarde o temprano, y la Historia pondrá a cada uno en su lugar. Por ello y por otras muchas razones pedimos de todo corazón a las personas con poder de decisión en el tema que reflexionen a fondo antes de dar pasos sin vuelta atrás.

Queremos finalizar este comunicado expresando nuestra solidaridad con Eliseo Gil y Oskar Escribano, que han sufrido lo indecible durante estos larguísimos años. Nuestro más sentido abrazo.

Vitoria-Gasteiz a 18 de enero de 2018

SOS Iruña-Veleia

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

8 erantzun Gaurko prentsaurrekoan irakurritako agiria-ri

  1. egilea: Karlo

    Complimenti e solidarietà dalla Svizzera italiana!
    Purtroppo la barbarie non sembra essere solo un tema del passato…

  2. Pingback: Euskeraren jatorria » Blog Archive » Espainiako (in)Justizia sistemak Eliseo eta Oskar dataziorik egin gabe epaituko ditu

  3. Pingback: Euskera – Ibero – Paleoeuropeo » Blog Archive » El sistema de (in)Justicia español quiere enjuiciar a Eliseo y Oskar sin dataciones

  4. Pingback: Basque – Iberian – Paleoeuropean » Blog Archive » After 9 years’ injustice, the wrongdoing continues in Iruña-Veleia

  5. egilea: Felix Zubiaga Legarreta

    Iruiña Veleiako arazoa bizirik iraungo dau geure historiaren ulerbide eta ikerketarako eginak edo esanak esan geure amaren eskolako hizkuntza ezagutu dogulako bere ostraketan, ia orain bi mila urte egiten zen moduan. Ondo izan.

  6. egilea: Jose Antonio Villar Oiarzabal

    Orainarte eta nik egin diodan jarraipenaren arabera behintzat, ustezko arkeologo salatzaileei ez diet inoiz entzun arkeologian oinarritutako argudiorik Iruina Veleiako aztarnen faltsutasuna frogatzeko eta eurak eta ahaldun diren salatzaileek ustezko filologo batzuen susmoez baliatu dira soilik horretarako. Nola orain bi mila urte erabil zitekeen hizkuntza mota bati buruzko teoria batek ezabatu dezake alderantzizko ebidentzia argitaratzen duen aztarna bat? Teoria horiek baliogabetzen dituzten beste teoria batzuk argitaratu dira, baina ebidentzia horien faltsutasuna frogatzen duenik ez, eta ez dago oso argia izan beharrik hori nola egin zitekeen jakiteko.
    Negargarria iruditzen zait auziaren bilakaera.

  7. egilea: Guillermo Luis Villate

    Llegue al Sr Eliseo Gil y todo su equipo mi solidaridad y apoyo a fin de restaurar plenamente su buen nombre y honor, que asi mismo se haga justicia para con quienes han fraguado toda esta farsa. Que se cumpla el lema :” En aumento de Justicia y contra malechores”.
    Atentamente
    Guillermo Luis Villate
    La Plata
    Rep. Argentina

  8. elexpuru egilea: elexpuru

    De acuerdo, Guillermo, se lo haremos llegar. Seguro que te lo agradecerá.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude