Hasier Etxeberria hil da

Hasier Etxeberria hil da, minbiziak jota. Kazetaria eta idazlea, izen handia euskal munduan, kultura arloan batez ere. Sentituko dugu haren falta. Doluminik sentikorrenak haren senide eta hurbilekoei.

Iruña-Veleiako auziaz arduratua zegoen, eta ardura horren frutu izan zen ETBrako egin zuen Iruña-Veleiako misterioa dokumentala eta haren ondorengo mahaingurua.  Berak sortu eta zuzendu zuen ZuZeu aldizkari digitalean ere egin zituen pare bat sarrera gaiaz, Non daude Iruña-Veleiako analitikak izenburukoa horietako bat.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Erantzun bat Hasier Etxeberria hil da-ri

  1. Pingback: Hasier Etxeberria, hedabideetan gaur • ZUZEU

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude