Correok Ertzaintzaren txostena filtratu du: “La más grave falsificación de la arqueología mundial de los últimos años”

correo1

Gaurko Arabako Correon dator notizia. Esaten duenez, urriaren hasieran amaitu zuen Ertzaintzak txostena; gaur goizean defentsaren abokatuak ez zuen oraindik txosten horren berririk.

Orain arte Eliseo Gil jotzen zuten susmagarri bakarra. Zera irakur dezakegu: “Los instructores del caso reconocen “las grandes dificultades existentes” a la hora de determinar las responsabilidades individuales, aunque al mismo tiempo muestran su “convicción absoluta” de que la falsificación sólo se pudo producir de la mano del ‘núcleo duro’ de Lurmen S.L., encargada de las excavaciones en el polémico yacimiento”. Eta ‘núcleo duro’ horretakoak balira bezala aipatzen ditu gero Idoia Filloy, Oscar Escribano eta Ainhoa Gil. Gogoratu une honetan ez dagoela inolako kargurik Idoia Filloy eta Ainhoa Gilen aurka.

Argazki oinean ikus daitekeenez, Koenraad Van den Driessche geokimikaria ere “parte del equipo”tzat jotzen du Correok; ez dakigu Ertzaintzaren txostenak ere gauza bera dioen. Aitortu behar dut jeloskor nagoela ni neu ere sartu ez nautelako “parte del equipo”an. Zer du Koenraad-ek nik ez dudanik? Azken batean sasoi beretsuan ezagutu genituen Eliseo eta Idoia, berak 2008ko bukaeran eta nik 2009ko hasieran.

Zer deskubritu du Ertzaintzak “convicción absoluta” izateko:  “La Ertzaintza baraja dos posibles escenarios para realizar las inscripciones: el propio yacimiento, en ausencia de testigos, por ejemplo, de noche o en periodos vacacionales, o en un lugar externo, como un taller o un domicilio particular, “sacando a escondidas los fragmentos vírgenes”. En cualquier caso, los responsables de los hechos “debían de conocer perfectamente” el estado del poblado romano, la situación de los materiales o el personal.” Ikusten dugunez, froga eztabaidaezinak dituzte. Txundigarria da zehaztasuna.

Kazetariak Ertzaintzaren esaldiak jartzen ditu komatxo artean: ‘ … los numerosos indicios de criminalidad apreciados  “permiten decantarse por la hipótesis de la presunta falsedad de la mayor parte de los 400-450 grafitos excepcionales”, hau da, decantarse por la hipótesis de la presunta falsedad de la mayor parteOso kontundentea.

“Una vez creadas las piezas falsas -no se ha podido determinar la herramienta- se embardunaban con la misma tierra del yacimiento y se depositaban en el almacen del que habían salido, “a cola para su lavado”.

neumedium

… se embardunaban con la misma tierra del yacimiento, Ertzaintza dixit. Ildoak estaltzen dituzten kare-geruzak ez dituzte ikusi

Zein izan da faltsifikazioen mobila? Oso garbi dago: “La policia autonómica admite que existe una “aparente falta de motivación”, descartada una posible conspiración, “lo más verosimil” es que los autores buscaran dinero y fama”.

Zazpi urte behar izan dituzte honetara heltzeko. Izango dugu hau guztia komentatzeko astia, Ertzaintzaren txostena ezagututa gero, batik bat. Gogoeta bat amaitzeko: egoera hain dramatikoa ez balitz eta zenbait pertsonaren bizitza (bai, bizitza) eta gure ondarearen zati bat arriskuan ez baleude, barrez lehertuko ginateke Mortadelo eta Filemonen ikerketa-lana dirudien hau (baina gaiztoan) ikusita.

Un pedo en una botella titulatu du Ama Atan Koenraad Van den Driesschek, ekipoaren “fitxaje” berriak. Helbide berean egindako komentario zorrotza kopiatzen dugu, Pello Eizagirre adiskidearena:

No se para que tenemos tribunales, si ya tenemos a Vocento que nos hace los juicios rápidos, baratos y según lo que le interesa a la “caspa” (porque no tienen ni casta esas gentes). Será un modelo a exportar al resto del mundo. Nada mejor que filtrar informes policiales con entrecomillamiento propio y sentencia incluida, “La más grave falsificación de la arqueología mundial de los últimos años”. Para qué preguntarse esas tonterías de por qué motivos se filtra… quién, cómo…eso son tonterías y pérdidas de tiempo. En regímenes tan solventes como el franquismo se hacían así y las cosas no debían de ir tan mal según podemos leer en la hemeroteca de la época del periódico decano. Hay actitudes que gracias a Dios no cambian a pesar del paso del tiempo.

Lo que me ha extrañado es que el artículo no “caiga”en domingo o en un día con más difusión. Aunque bueno, ahora toca la campaña del 20 D y toca lo de las encuestas manipuladas para encauzar el voto, o las entrevistas a los amiguillos de siempre.

Luego está lo de la desfachatez de ese tal Harris, que no sabe de lo que habla (porque no le conoce nadie en su ramo. Ya que cuando viene, la docta prensa mira para el otro lado. ¿por algo será no? O es que vamos a empezar hasta a dudar de la magnífica prensa a estas alturas?) y viene a decir lo que la gente no debe de saber. ¿Cómo que es imposible
falsificar 400 piezas? Pues si es posible y en titular, para que quede claro que aquí no se mueve nadie. Fuenteovejuna. Y nada de mencionar a ese tal Harris porque no le conocen ni en su casa para el desayuno. Eso si que ha sido un gol, sin mencionarlo directamente se hace el titular en contra suyo. Eso es un guiño a los acólitos, chittttt, ese tío no tiene ni idea, e igual el artículo lo ponemos en la wikipedia y todo.

Es que ¿para qué demonios hemos de usar el sentido común? Eso no se debe de hacer. Hemos de leer el artículo y seguir tomando el café con el cruasán y saber que la justicia camina con paso firme y certero. Que la indicios no son pruebas, pero que diablos, a falta de unas bienvenidas las otras. Y que la “convicción absoluta” no llega ni a indicio y que la Ertzantza que se inhibió de la determinación sobre la autenticidad o no de las piezas… bueno, dirán que ya el laboratorio de Madrid dijo que eran falsas, pues nosotros pa adelante como los de Alicante, y que luego todo esto se coge con pinzas y se dice que el “nucleo duro del turrón o de Lurmen”, con un lenguaje similar al que se utilizaba cuando se hablaba de ETA, de HB. Total, si hay que jugar con la psicología del lector, pues no pasa nada, porque lo importante no es la pseudo información que se da, sino la impresión con que debe de salir el lector tras leer el artículo.

No se, no soy juez, pero si me llegase un informe así a mis manos diría como aquel dibujillo de la WB

“¿Y esto es todo amigos?.”

Interesgarria iruditu zaigu blog berean Idaoia filloyk idatzitakoa ere.

Nuestro único “crimen” es el haber localizado euskera escrito en época romana en un yacimiento alavés. Lo que para nosotros fue un precioso hallazgo excepcional, para otros se debió convertir -en mi opinión- en una pesadilla que venía a remover ciertos cimientos históricos interpretados en clave política. Pienso que el sistema puso en marcha sus mecanismos de autodefensa utilizando todos los medios a su disposición (que entiendo son muchos) frente a un hallazgo científico. Y para ello era necesario acabar con la credibilidad, el honor y el buen nombre de profesionales de…digámoslo!!! reconocido prestigio en el mundo de la Arqueología. Y todo ello en base a fabulaciones y escenarios que no tienen respaldo probatorio alguno. Difícil es demostrar lo que nunca pasó. No sé cómo acabará esta lamentable historia pero tengo la esperanza de que la verdad terminará triunfando y que cada cual quedará en el lugar que le corresponde. Sólo espero que lo vean nuestros ojos….

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

10 erantzun Correok Ertzaintzaren txostena filtratu du: “La más grave falsificación de la arqueología mundial de los últimos años”-ri

  1. egilea: Karistiarra

    “lo más verosimil es que los autores buscaran dinero y fama”. Hortaz, nola ez, guztiz susmagarriak ziren ehundaka faltsifikazio egiten hasi ziren… uste dut, aurreko esaldiari, bigarren parte bat falta zaiola:

    “lo más verosimil es que los autores buscaran dinero y fama… y fueran tontos. Muy muy tontos”.

  2. egilea: Iñaki

    Beharbada ez oso tontoak, baina bai jende jakin bat engainatuko zutela pentsatzeko beste.

    • egilea: Karistiarra

      Horrek ez dauka ez hanka ez bururik. Eta gogoratuko dizut gauza bat. Eliseori, kontu guzti hau desaktibatzeko “aukera” eman zioten. “Ohartu” omen zuten, dena alde batera uzteko gomendioa eman, istorio guzti honek galbidea suposatuko ziola… engaina behar zituen horiek “engainatu” ez dituela ikusten duen faltsifikatzaile batek zer egingo luke egoera horretan? Aurrera jarraitu? Mesedez…

      • egilea: Iñaki

        Baita behin baino gehiagotan gogorarazi ere. Esan zizkiotenak esanda berean zergatik jarraitu zuen… Gilek jakingo du. Momentuz, badirudi Ertzaintza ere gehitu dela “gaizkileen” konspirazioa. Tira, ba.
        Ah, eta behekoari: ni ez naiz Joseba Lakarra.

        • egilea: Karistiarra

          Momentuz, ertzaintzak esandakoaz, gutxi. Besteak beste, egilea nor izan den ez dakitela. 700 orrialdek askoz gehiagorako eman beharko luketela garbi dago, hori behintzat, zerbait izango balute, noski. Ez dago hildakorik, ez dago hiltzailerik, ez dago armarik eta, garrantzitsuena, ez dago arrazoirik.
          Balizko gertaerak, balizko arrazoiak mahai gainean jartzen zaizkigu eta, inongo zentzurik ez daukan istorio bat osatzen da: profesional bezala errespetatua zen pertsona batena, lana erruz eta txukun egiten zuena eta, bere aztarnategirako finantziazioa lortzen zuena lan horri esker. Momentu horretan, pertsona horrek, erakitako guztia popatik hartzera bidaliko zuela erabaki, eta, ahalik eta faltsifikazio estrafalarioenak egitera ekin zion. Horrela, ahal izan zituen “hapax” gehienak batu, alor guztietan ezinezkoak ziren inskripzioak egin eta, abenturara motel! hain perspektiba oparoarekin nola aterako da gaizki! famatuak egingo gara, aurrera!… adituen abisuen aurrean, aurrera berriro, zer ostia, harrapatu naute eta atzera egiteko aukera daukat baina nik aurrera…

          Ez hanka ez bururik.

          Non ikusi da faltsutzaile batek bere aurkikuntzen koordenadak ematea eta eskatzea mesedez talde independiente batek toki berean industeko??? tipo batek ertzaintzara joko balu eta esango balio hiltzailea dela eta zenbait gorpu toki zehatz batean lurperatu dituela, berehala egiaztatuko litzateke.

  3. egilea: Karistiarra

    “engainatu behar zituen…” esan nahi nuen

  4. egilea: Lope

    Jende bat engainatuko zuten, baina ez “Iñaki” (Joseba Lakarra), iruzurraren igarritzailea… Gaur egun zoriontsua izango da zuretzat, ezta?

  5. Pingback: Euskeraren jatorria » Blog Archive » Ertzaintza eta El Correo euskeraren, kulturaren eta zuzentasunaren aurka

  6. Pingback: Euskera – Ibero – Paleoeuropeo » Blog Archive » La Ertzaintza y el Correo celebran el día contra el Euskera

  7. Pingback: Zalantzak Ertzaintzaren Iruña-Veleiako txostena dela eta - zuzeu.eus

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude