Eliseo Gil gizon oso zintzoa zenean Correorentzat ere

Hamaika ikusteko jaio ginen. Duela zazpi urte Correok “Un tipo absolutamente legal” izenburuko kronika argitaratu zuen, Angel Resa kazetariak sinatuta.

2006ko azarokoa da. Ordurako, Gorrochateguik bidalia zion Amelia Baldeón Museoko zuzendariari bere gutun famatua, dena faltsua izan zitekeela adieraziz;  EHUko Joseba Lakarra eta Juan Jose Larrea irakasleek argitaratua zuten ildo bereko  artikulua prentsan. Celtiberia.net bloga sua dariola zebilen, EHUko zenbait irakaslek isilpean elikatuta.

Gaian inplikaturiko pertsonen iritziak jasotzen ditu kronikak.  Amelia Baldeónek zera dio: «Eliseo es una persona extremadamente concienzuda y rigurosa en su trabajo. Es un consultor habitual para nuestro museo en todo lo relacionado con el mundo romano y siempre atiende nuestros requerimientos de una manera superexquisita». Henrike Knörrek, berriz, «Mi impresión es que es un hombre excesivamente tímido, que tiene de todo menos orgullo y vanagloria». Añade que «sabe escuchar» y que mantiene «un trato excelente» con sus colaboradores.”

Grafitoak benetakoak izatetik faltsuak izatera pasatu ziren lau egunean, EHUko zenbait irakasleren magiari esker, eta Eliseo Gil arkeologo eta pertsona eredugarri izatetik profesional txarra eta iruzurgilea izatera.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude