Bittor Kapanagaren lanak blog batean

Urtebete pasatxo da Bittor Kapanaga joan zitzaigula. Zenbait adiskidek bloga sortu dute otxandiarraren figura eta lanak ezagutarazteko. Asko idatzi zuen bere denboran, baina  obra gehiena argitaratu gabe geratu zen. Bloga baliatuko dute haren obra osoa poliki-poliki argitaratzeko. Paperean ere argitaratu nahi dira gauzarik inportanteenak, horretarako baliabideak aurkitzen badira, jakina. Hiru atal egin dira oraingoz blogean: Argitalpenak, Gutunak eta Olerkiak.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude