BIZITZA BIRTUALA

Beti esan izan dut, blogarekin hasi banintzen, nire barrena hustu behar nuelako zela. Inork gonbidatu gabe, gure etxera minbizia heldu zen. Hustu behar nintzen, eta inoiz ez naiz batere iaioa izan norbaitekin egiteko: hitzak eta ziberespazioa aukeratu nituen. 

Tentuz ibili naiz zer idazten nuen, zeri buruz idazten nuen eta nola tratatzen nuen gaia. Inor ez iraintzeko, irainak ez jasotzeko, nahiz eta askotan nire aldetik txarto egin eta erantzun didatenen aldetik gauza bera jaso dut. 

Baina azkenaldian, Facebook-en nahikotxu “flipatu” dut. Askoren seme-alaben “sari eskaparatea” ematen du. Zure seme-alabak lehiaketa bat irabazi duela? Post bat  + argazkia jarri. Zure seme-alabek azterketan bikain atera dutela? Post bat + argazkia jarri. 

Eskoletan egunero esaten gabiltza lehiakortasuna ez dugula sustatu behar, baina etxetik jasotzen baldin badagu, eskolan ezer gutxi egin daiteke. Eta… zure seme-alabek ez badute saririk lortzen? Zer eskegiko duzue? Jertse berria erosi diozuela? Koadernoa estrenatu duela?

Zentzu apur bat izango bagenu…

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

3.1 jarduera: Arazo-egoeratik Unitate Didaktiko-digitala diseinatzera

Jarduera honetan, arazo-egoera batetik unitate didaktiko digital bat diseinatzera abiatu gara. 

Bertsolaritza irakasten dut eta Euskara eta Literatura arloaren barruan ematen da astean behin. Alternatiba orduan ere eman izan ditugu eskolak eta Musika mintegiaren baitan. Nik Euskara eta Literatura arloan kokatu ditut, DBH 1.mailan. 

Koadroan ikusi daitekeen bezala, konpetentzia ugari lantzen dira. Askok uste dute Bertsolaritza zaharkitua dagoela, eta egin daitekeen gauza bakarra bertsoak idaztea dela, hortik aurrera ezer gutxi. 

Bai LH zein DBHn bideoak egiten saiatzen gara, gero eta gehiago erabiltzen dugu ordenagailua. Aplikazio berriak daude errimak bilatzeko, doinutegia,… Ikasleek bideoak egitea erakargarri egiten zaie eta horregatik horrelako jarduera bat proposatu dut. 

Bertsolari bat aukeratu (antzinakoa, garaikidea…) eta hari buruzko informazioa bilatu. Ondoren, gidoia idatziko dute. Bideoa grabatu beharko dute lortu duten informazioarekin eta ondoren pasadizoren bat antzeztu bideoa osatzeko. Bideoa irakaslearen laguntzaz editatuko dute. 

Letrak eta teknologia bertsoaren bidez interaktuatuko dute. 

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Erantzun

2.2. jarduera: Nire NIA aberasteko proposamenak

Nire NIA aztertu eta gero, asko daukat hobetzeko. Nire bost proposamenak hauek izango lirateke:

  1. Informazioa ondo sailkatzeko eta denborarik ez galtzeko RSS jarioak eta Feedly moduko erramintak erabiltzen hasi beharko nintzateke. Garai batean, blogen berri izateko Aurki bilatzailea erabiltzen nuen, baina aspaldi ez naizela bertara sartu.
  2. Eskoletan askotan erabiltzen dituzte Google-eko site-ak. Sekulan ez naiz ausartu, baina ikusita bi blogekin ibiltzea atzerakuntza itzela dela, piszinan salto egin beharko dut. Errezagoa danorberaren sorkutzak gehitu eta partekatzea, interaktuazioa ikasleekin, gurasoekin…
  3. Komunikazioari dagokiokez, eta beste partaideen diagramak aztertuta, hankamotz nabil. Hangouts edo Skype modukoak ez ditut sekulan erabiltzen. Norbaitekin komunikatu behar badut, Whatsapp-a edo emaila erabiltzen ditut. Edota dei arrunt bat egiten dut. Froga egin beharko dut horrelakoekin. Baina, argi daukat, komukaziorik onenak aurrez aurrekoak direla eta askotan, ohiturak horiek galtzen ditugula. 
  4. Gauza berrietara ireki behar naiz. Aplikazio berriak frogatu, ikastaroak egin eta ikasleekin erabili. Batez ere, ireki. Beti pentsatu izan dut, ez banuen kontrolatzen, ezingo nukeela ikasleekin erabili. 
  5. Esperientzien elkartrukea. Gutxitan partekatzen dugu sareari buruz dakiguna. Norbanako bezala aritzen gara, bakoitza berean eta bere eremuan. 
Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Erantzuna 1

2.1. jarduera: Ezagutu zure NIA

Onartu beharra daukat, diagrama egiteko denboratxua erabili dudala, baina nahiko argi neukan zeintzuk diren erabiltzen ditudan aplikazioak.

Lanean ditudanak, beti esaten didate teknologiaz inguratuta nagoela eta nik berdinak esaten diet: horrek ez du esan nahi informatikaz asko dakidanik, beti erabiltzen ditut 3-4 programa eta kitto.

Diagrama bost zatitan banatu dut:

Sortu: Bi blogetan aritzen naiz eta bakoitza plataforma desberdin batekin eginda dago. Bideo nahikotxu editatzen ditut eta iMovie eta VLCrekin aritzen naiz eta askotan Youtuben publikatzen ditut. Horrez gain, Office eta Mac-eko Pages programak egunero erabiltzen ditut.

Informatu: Sare sozialez gain, Berria askotan kontsultatzen dut eta nire lanak Bertsolaritzarekin zerikusia duenez, Bertsozale Elkarteko webgunea eta Bertsoa.eus askotan erabili behar izaten ditut.

Antolatu: Egiten ditudanak gordetzeko Drive, Onedrive eta Dropbox erabiltzen ditut.

Komunikatu: Komunikatzeko Messenger eta Whatsapp-a erabiltzen ditut. Gmail-az gain.

Argitaratu: Egindakoak Facebook, Twitter, Blogger, WordPress eta Youtuben argitaratzen ditut.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Erantzuna 1

1.2 jarduera: IKANOS testa & gogoeta egin

Ez nuen Ikanos testa ezagutzen eta harritu nau. Beti pentsatu izan dut nahiko “aurreratuta” nenbilela teknologia, blogetan, segurtasunean… eta horrelako kontuetan, baina ikusi dut erabat ezjakina naizela. 

“Tarteko” emaitza lortu dut. Beraz, asko daukat aurreratzeko, ikasteko eta hausnartzeko. 

Inkesta konpletoa da, baina oso astuna egin zait. Galdera batzuk antzekoak ziren eta iruditu zait, askotan berdina galdetzen zuela modu desberdinean. Zure konpetetentziak oso ondo aztertzen du eta irudi erreal bat eskaintzen dizu. 

Emaitzarekin erabat ados nago. Banekien segurtasunari dagozkion gai askori ez niola kasu handirik egiten, baina ez nuen uste hain atzeratuta nengoenik. Gailu nahikotxu erabiltzen ditut, baina ez diet behar bezalako erabilera ematen, eta agian horri, buelta pare bat eman beharko nizkioke. Tableta, ordenagailu eramangarria, mugikorra… nola erabili, noiz, zein aplikazioarekin… 

Nire eremu profesionalerako, aurretik esan bezala, gailuen erabilerari buelta batzuk eman beharko nizkioke. Gelan bideoak, aurkezpenak, etab… egiten ditut. Ikasleekin eztabaidatu beharko nuke zeintzu aplikazio erabili, zein unetan, zein den aproposa… Eta hainbeste “trasto” eraman beharrean, pisu hori murriztu eta eraginkorragoa izan. 

Konexioarekin ere kontuz ere ibili beharko nuke. Eskolaz eskola aritzen naiz eta konexioz konexio. Askotan ez dute funtzionatzen, segurtasuna ez dut betetzen eta nire nahi bakarra wifia erabilgarri izatea da. 

Ondorio bezala, erabat atzeratuta nabil… 

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Erantzuna 1

1.1. MARKOEI BURUZKO HAUSNARKETA

Maite Goñiren hitzaldia entzun ostean, argi eta garbi, hezkuntzan nahiko atzeratuta

gabiltzala, eta nire kasuan behintzat, ezjakintasuna nagusia dela. 

Beheko taulan ikusi dezakezun bezala, bost marko desberdindu ditzakegu:

  • Informazioa
  • Komunikazioa
  • Edukien sorrera
  • Seguratasuna
  • Arazoen ebazpena
1. INFORMAZIOA 2. KOMUNIKAZIOA 3. EDUKIEN SORRERA 4. SEGURTASUNA 5. ARAZOEN EBAZPENA
1.1 informazioa miatu, bilatu eta iragaztea 2.1 Teknologia bitartez elkarrik eragitea 3.1 Edukien garapena 4.1 Gailuen babesa 5.1 Arazo teknikoen ebazpena
1.2 Informazioa ebaluatzea 2.2 Informazioa eta edukiak partekatzea 3.2 Integrazioa eta berregitea 4.2 Datu pertsonalen babesa 5.2 Beharren identifikazioa eta erantzun teknologikoak
1.3 Informazioa bildu eta berreskuratzea 2.3 On-line hiritargoan parte hartzea 3.3 Egile eskubideak eta lizentziak 4.3 Osasunaren babesa 5.3 Berriztatu eta teknologia era sortzailean erabili
  2.4 Kanal digitalen bitartez kolaboratzea 3.4 Programazioa 4.4 Ingurunearen babesa 5.4 Gaitasun digitalen hutsuneen identifikazioa
  2.5 Netiketa      
  2.6 Nortasun digitala kudeatzea    

Informazioa

Google ederto baten erabiltzen dugu, baina ba al dakigu bilaketa aurreratuak egiten edota beste bilatzaile batean aritzen? Bai ikasleentzat zein guretzat, Google errezena da. Ez dugu publizitatea iragazten, bideoak bilatzeko Youtubera jotzen dugu, ez ditugu beste euskarririk erabiltzen. 

Bilaketak egin eta gero, ikasleei ebaluatzeko irizpideak eman beharko genizkieke. Informazioa eskatzen diedanean wikipediarekin kontuz ibiltzeko esaten diet, ez dela %100ean fidagarria. Eta askotan, informazio hori elkarbanatzean (ez da ebaluazio zehatz bat), baina askotan ikusten dute ez dutela leku zuzenera. Orrialde bat erabili ostean, ikasleei honako ebaluazioa hau egitea eskatu beharko genieke: zehaztasuna, egilea, objektibotasuna eta aktualitatea.  Horrez gain, jasotako informazioa antolatu, etiketatu eta elkarbanatu beharko genuke. 

Edukiak sortzea eta komunikazioa

Ikasleei askotan aurkezpena eskatzen dizkiegu, batez ere powerpointaren bidez. Drive-etik elkarbanatzen dute eta ondoren gelan aurkezteko aukera izaten dute. Baina hortik aurrera, erreminta gutxi erabiltzen dituzte. Prezzi, mapa kontzeptualak etab ez ditugu erabiltzen, gehien bat guk ere ez ditugulako menperatzen. 

Lizentzien kasuan ezer gutxi dakigu. Leku batetik zein bestetik argazkiak, irudiak,… hartzen dituzte. Argazki horren jatorria zein den ez dakite eta guk askotan ere ez. Onartzen dut, askotan nire aurkezpenak egin ahal izateko argazkiak hartu eta iturria ez dudala aipatu. Ikasleak honetan trebatu beharko genituzke. 

Informazioa eta komunikazioa

Atal honetan, batez ere arreta deitu dit Netiketaren azalpena. Sarean ondo jarduteko arauak. Aurrean informazio anitza daukagu, baina ez dakigu kudeatzen, eta ikasleei ez diegu horrelakorik transmititzen. 

Gure identitate digitala kudeatzen garrantzitsua iruditzen zait. Urteak igarota, sarean gure arrastoa geratuko da eta ondo kudeatu beharra daukagu sarera igotzen diguna, gure iritziak,…

Segurtasuna

Antibirusa daukagu? Agian ez, garestia da eta ez gabiltza orrialde arriskutsuetan. Edozein orrialdek, arriskua izan dezake, bai publizitatea dela, erabiltzen gabiltzan konexioa… Uste dugu segurtasuna kontrolatzen dugula, baina ez da horrela. 

Ikasleak bai trebatzen ditugu cyberbulying-a dela, pribatutasuna edota menpekotasuna dela eta. Nahiz eta oraindik, asko daukagun egiteko. 

Gure historiala gutxitan ezabatzen dugu, pasahitzak ez ditugu oso maiz aldatzen,… Oinarrizko segurtasuna menperatzen dugu, baina beste pauso bat haratago eman beharko genuke. 

Arazoen ebazpena

Beti jotzen dugu aplikazio berdinetara eta ez dugu ikusten, askotan, beste batzuk mesedegarriak izango liratekeela. Teknologiaren erabilpen sortzailean atzeratuta gabiltza, ez gara “birziklatzen”. Ikasleek aurrea hartzen digute, baina ez dago haien esku, gure esku ere badago salto hori eman ahal izatea. 

Hutsuneak identifkatu beharko genituzke eta horri aurre egin. Lanean, eskolaz eskola ibiltzen naiz. Askotan ordenagailua izorratuta dago, portatilak ere… Zerbait desberdina edo kreatiboa egin nahi duzunean, zentruaren konexioak edo aparatuek boikota egiten dizute. Horrelako kasuetan zer egin dezakegu? Berriro ere, paperera jo, antzina bezala. 

Carlos Castañoren hitzaldian, Open education edo Hezkuntza irekiari buruz hitz egin digu. 

Hezkuntza irekiari dagokionez, hiru ataletan banatu du: 

  • Teknologia irekia
  • Ezagutza
  • Eduki askea

Bestalde, aurrerago ikusiko dugu NIA eta PLEren definizioa eman digu: Nork bere ikasteko ingurunea. 

Web orrialdeak galtzen ari den arrakastaz hitz egin digu. Sarri webgunea batera joan beharrean, aplikazioetara jotzen dugu. Baina horrek ez du esan nahi web orrialdea desagertuko denik. 

Jakintza askeari buruz hitz egin digu eta topatu ditzakegun plataforma desberdinei buruz. MOOC kenduta, besteak ez nituen ezagutzen, baina beste iturri bat topatu dut nire lanean erabili ahal izateko. 

“La rueda de la pedagogía”-ren irakurketa egin digu. Nola lotu behar ditugun kontzeptuak, jakintzak eta teknologiak. 

Asko daukagu egiteko eta askoz gehiago ikasteko. 

 

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Erantzun

eDIGCOMP ikastaroa – Aurkezpena

Oraingoan besten “enbarkada” batean sartu naiz, eta bertan eDIGCOMP ikastaroko ariketak bertan zintzilikatuko ditut. 

Aurkezpena

Nor naiz analogikoki? Nahikari Ayo naiz, getxoztarra, Romo auzokoa. 34 urte ditut eta 2003tik irakaslea naiz. Filologoa naiz, baina beti jardun izan dut Bertsolaritzako irakasle bezala. Getxo eta Leioako ikastetxeetan hezkuntza aratuan, Bertsolaritza irakasten dut. Lehen Hezkuntzako 5-6 mailetan, DBH 1ean.

DBH 4 eta 1. Batxilergoan proiektu berezi batean nabil: Munduko Bertsolaritza (beti esaten dut izenarekin ez genuela asmatu…). Zer egiten dugun bertan? Kantu ezagunen melodiak hartu, letra berria egin bertsoaren teknika baliatuz eta ondoren kantu horiek ikastetxean bertan grabatzen ditugu eta gure ikasleek CD sortzen dute. Denbora nahikotxu kentzen dit, baina aitortu beharra dut, gazteekin lan egitea luxua dela. 

Bertsoa nire lanbidea izateaz gain, nire hobbya ere bada. Baina kirola gustokoa dut, literatura, musika,… 

Nor zara digitalki? Teknologia berriak asko gustatzen zaizkit eta aspalditik blogaria naiz, nahiz eta bloga nahiko baztertuta dudan. Nire begietatik izena dauka. 2003an edo (ez nago ziur) blogarekin hasi nintzen, lehenengo blogspot plataforman eta gero Goienako komunitatera salto egin nuen. Lanean Aixerrotako Musika Txokoan idazten dut, gure ikasleek egindako lanak bertan zintzilikatzen ditugu. 

Twitter erabiltzen dut, batez ere informatuta egoteko. Facebook-a badut, nahiz eta gutxitan elikatu. Instagramen ibiltzen naiz, gazteekin komunikatzen erreminta oso ona da. Pista asko ematen dizkigu. 

Zer gustatuko litzaidake ikastea? Ahal dudan guztia. Teknologiak gustatzen zaizkit, baina beti ere, saltseatzen ikasi dut, autodidakta. Baliabide berriak ikasi nahiko nituzke, egunerokotasunean erabili… 

Zer gustako litzaizuke aurkitzea? Esperientzien elkartukea, gauza berriak…

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

DURANGOKO AZOKA: DESKONTURIK?

Txikitatik joan izan naiz Durangoko Azokara. Lehen aukera gutxi zeuden euskarazko liburuak eta diskoak topatzeko, Durango aukera ederra izaten zen (eta bada).  Nire buruari galdera berdina egiten diot: zergatik ez dago deskonturik?

Herrietan liburu eta disko azokak daudenean, %5eko deskontua izaten da. Durangon sekulan. Gainera, pare bat astera Aldundiek Kultura bonoa martxan jartzen dute eta ziuraski honek ere azokari kalte egingo dio.

Azokan topatzen ditugun deskontu bereziak argitaletxe zehatz batzuek egindakoak dira: bazkide izateagatik eskeintzen direnak, bete batzuek beste liburu bat oparitzen dizute,…

Azkenaldian Azoka gaua berriak “fitxatzeko” lekua bihurtu da. Jendeak bonoari eta edo liburu dendetakoa eskeintzei itxaroten die. Erabat ulergarria.

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

ADIERAZPEN ASKATASUNA

Aste honetan jass dugun berria, erabat aztoratu gaitu. Argiako Axier Lopez kazetariari Mozal legeak jarritako isuna. Negargarria, lotsagarria,…

Gero eta gehiago pentsatzekoa da, mozorrotutako diktadura baten menpean bizi garela. Berez, askatasuna omen dugu nahi duguna esateko, idazteko… baina erabat lotuta gaude, legeen menpe.

Zer izango da kazetaritza, bertako langileek ezin badute informatu? Askotan barre egiten didate, El Mundo, El Pais, El Correo erosten ditudalako. Nire ideologiarekin bat ez datozen egunkariak dira, erabat ados. Baina etxean beti erakutsi izan didate “etsaiak” esaten duena jakin beharra dela ganorazko iritzi bat plazaratu ahal izateko.

Zer lortzen ari garen? Berriak iturri bakar batetik jasotzea, agintzen duenaren iturri hortatik. XXI.mendean daude, baina ematen du gure aitite-amomen garaira itzuli garela.

Kategoriak Sailkatugabeak | Erantzun

ATSEDEN BEHARRA

Nekea, izugarrizko nekea. Aspaldian ez neukala horrelako sentsaziorik. Uste dut, betaurrekoek ere aurpegian izugarrizko pisua hartu dutela. Erabat txof, plof, KO nago.

Sekulan ez dut anemiarik izan, pasa den urtean nire odolak B12 bitaminaren falta igarri nuen. Injekzioak hartu eta ematen du zer edo zer igotzen dela. Oran pare bat aste beste analisi batzuk egin nituen eta oraingoan burdin faltan nago.

Egunero batetik bestera korrika, elikadura eskasa etxetik kanpo bazkaltzen dudalako (bazkaltzeko astia dudanean…), kirola egiteko tarterik ez, estresa… Jende guztiarekin ondo geratu beharra, zure atzetik gaizki esaka ibiltzeko, %100a eman trukean ezer gutxi jasotzeko.

Batzuek esango dute, pertsona askoren egunerokoa deskribatzen nagoela. Ez dakit egunerokoa den, nire eguneroko frustrazioa den, edo zer.

Urtero, nire buruari agintzen diot aldatuko naizela, gauzak lasaiago hartuko ditudala, baina ezin. 34 urterekin ez dut uste aldatzeko tarterik izango dudan.

Oporrak “atseden” hartzeko erabiliko ditut, ahal dudan heinean beti ere.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Erantzun