1.2 jarduera: IKANOS testa & gogoeta egin

Ez nuen Ikanos testa ezagutzen eta harritu nau. Beti pentsatu izan dut nahiko “aurreratuta” nenbilela teknologia, blogetan, segurtasunean… eta horrelako kontuetan, baina ikusi dut erabat ezjakina naizela. 

“Tarteko” emaitza lortu dut. Beraz, asko daukat aurreratzeko, ikasteko eta hausnartzeko. 

Inkesta konpletoa da, baina oso astuna egin zait. Galdera batzuk antzekoak ziren eta iruditu zait, askotan berdina galdetzen zuela modu desberdinean. Zure konpetetentziak oso ondo aztertzen du eta irudi erreal bat eskaintzen dizu. 

Emaitzarekin erabat ados nago. Banekien segurtasunari dagozkion gai askori ez niola kasu handirik egiten, baina ez nuen uste hain atzeratuta nengoenik. Gailu nahikotxu erabiltzen ditut, baina ez diet behar bezalako erabilera ematen, eta agian horri, buelta pare bat eman beharko nizkioke. Tableta, ordenagailu eramangarria, mugikorra… nola erabili, noiz, zein aplikazioarekin… 

Nire eremu profesionalerako, aurretik esan bezala, gailuen erabilerari buelta batzuk eman beharko nizkioke. Gelan bideoak, aurkezpenak, etab… egiten ditut. Ikasleekin eztabaidatu beharko nuke zeintzu aplikazio erabili, zein unetan, zein den aproposa… Eta hainbeste “trasto” eraman beharrean, pisu hori murriztu eta eraginkorragoa izan. 

Konexioarekin ere kontuz ere ibili beharko nuke. Eskolaz eskola aritzen naiz eta konexioz konexio. Askotan ez dute funtzionatzen, segurtasuna ez dut betetzen eta nire nahi bakarra wifia erabilgarri izatea da. 

Ondorio bezala, erabat atzeratuta nabil… 

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

1 Response to 1.2 jarduera: IKANOS testa & gogoeta egin

  1. egilea: Josi Sierra

    Aupa Nahikari:
    EZ da gutxi jakitea NON gauden…. eta zer daukagun aurretik bideari ekiteko.
    ONgi beraz…. asko daukat aurreratzeko, ikasteko eta hausnartzeko.
    Eta zuk bezala besteok ere #eDIGCOMP ikastaroan asko daukagu ikasteko eta partekatzeko!
    Ekin eta jarrai & #partekatuzikasiz
    Josi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude