2.2. jarduera: Nire NIA aberasteko proposamenak

Nire NIA aztertu eta gero, asko daukat hobetzeko. Nire bost proposamenak hauek izango lirateke:

  1. Informazioa ondo sailkatzeko eta denborarik ez galtzeko RSS jarioak eta Feedly moduko erramintak erabiltzen hasi beharko nintzateke. Garai batean, blogen berri izateko Aurki bilatzailea erabiltzen nuen, baina aspaldi ez naizela bertara sartu.
  2. Eskoletan askotan erabiltzen dituzte Google-eko site-ak. Sekulan ez naiz ausartu, baina ikusita bi blogekin ibiltzea atzerakuntza itzela dela, piszinan salto egin beharko dut. Errezagoa danorberaren sorkutzak gehitu eta partekatzea, interaktuazioa ikasleekin, gurasoekin…
  3. Komunikazioari dagokiokez, eta beste partaideen diagramak aztertuta, hankamotz nabil. Hangouts edo Skype modukoak ez ditut sekulan erabiltzen. Norbaitekin komunikatu behar badut, Whatsapp-a edo emaila erabiltzen ditut. Edota dei arrunt bat egiten dut. Froga egin beharko dut horrelakoekin. Baina, argi daukat, komukaziorik onenak aurrez aurrekoak direla eta askotan, ohiturak horiek galtzen ditugula. 
  4. Gauza berrietara ireki behar naiz. Aplikazio berriak frogatu, ikastaroak egin eta ikasleekin erabili. Batez ere, ireki. Beti pentsatu izan dut, ez banuen kontrolatzen, ezingo nukeela ikasleekin erabili. 
  5. Esperientzien elkartrukea. Gutxitan partekatzen dugu sareari buruz dakiguna. Norbanako bezala aritzen gara, bakoitza berean eta bere eremuan. 
Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

1 Response to 2.2. jarduera: Nire NIA aberasteko proposamenak

  1. egilea: Amaia Arroyo Sagasta

    Kaixo, Nahikari:
    Bota dituzu erronkak, bai horixe! Ziur nago lortuko duzula: hausnarketarako lehenengo pausoa ematea izaten da zailena.
    Guztiz bat nator zurekin: aurrez aurreko komunikazioak dira onenak. Hori bai, dei arrunt edo whatsapp mezu baten ondoan, bideokonferentzia bat egitea askoz aberatsagoa izan daiteke, horietan galtzen ditugun ez-hitzezko komunikaziorako balizbide gehiago agerian gelditzen baitira bideo bidez.
    Animo hartutako erronka guztiekin eta segi horrela, ederto ari zara eta! 🙂
    Besarkada bat.
    #eDIGCOMP Taldeko Amaia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude