eDIGCOMP ikastaroa – Aurkezpena

Oraingoan besten “enbarkada” batean sartu naiz, eta bertan eDIGCOMP ikastaroko ariketak bertan zintzilikatuko ditut. 

Aurkezpena

Nor naiz analogikoki? Nahikari Ayo naiz, getxoztarra, Romo auzokoa. 34 urte ditut eta 2003tik irakaslea naiz. Filologoa naiz, baina beti jardun izan dut Bertsolaritzako irakasle bezala. Getxo eta Leioako ikastetxeetan hezkuntza aratuan, Bertsolaritza irakasten dut. Lehen Hezkuntzako 5-6 mailetan, DBH 1ean.

DBH 4 eta 1. Batxilergoan proiektu berezi batean nabil: Munduko Bertsolaritza (beti esaten dut izenarekin ez genuela asmatu…). Zer egiten dugun bertan? Kantu ezagunen melodiak hartu, letra berria egin bertsoaren teknika baliatuz eta ondoren kantu horiek ikastetxean bertan grabatzen ditugu eta gure ikasleek CD sortzen dute. Denbora nahikotxu kentzen dit, baina aitortu beharra dut, gazteekin lan egitea luxua dela. 

Bertsoa nire lanbidea izateaz gain, nire hobbya ere bada. Baina kirola gustokoa dut, literatura, musika,… 

Nor zara digitalki? Teknologia berriak asko gustatzen zaizkit eta aspalditik blogaria naiz, nahiz eta bloga nahiko baztertuta dudan. Nire begietatik izena dauka. 2003an edo (ez nago ziur) blogarekin hasi nintzen, lehenengo blogspot plataforman eta gero Goienako komunitatera salto egin nuen. Lanean Aixerrotako Musika Txokoan idazten dut, gure ikasleek egindako lanak bertan zintzilikatzen ditugu. 

Twitter erabiltzen dut, batez ere informatuta egoteko. Facebook-a badut, nahiz eta gutxitan elikatu. Instagramen ibiltzen naiz, gazteekin komunikatzen erreminta oso ona da. Pista asko ematen dizkigu. 

Zer gustatuko litzaidake ikastea? Ahal dudan guztia. Teknologiak gustatzen zaizkit, baina beti ere, saltseatzen ikasi dut, autodidakta. Baliabide berriak ikasi nahiko nituzke, egunerokotasunean erabili… 

Zer gustako litzaizuke aurkitzea? Esperientzien elkartukea, gauza berriak…

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude