2.1. jarduera: Ezagutu zure NIA

Onartu beharra daukat, diagrama egiteko denboratxua erabili dudala, baina nahiko argi neukan zeintzuk diren erabiltzen ditudan aplikazioak.

Lanean ditudanak, beti esaten didate teknologiaz inguratuta nagoela eta nik berdinak esaten diet: horrek ez du esan nahi informatikaz asko dakidanik, beti erabiltzen ditut 3-4 programa eta kitto.

Diagrama bost zatitan banatu dut:

Sortu: Bi blogetan aritzen naiz eta bakoitza plataforma desberdin batekin eginda dago. Bideo nahikotxu editatzen ditut eta iMovie eta VLCrekin aritzen naiz eta askotan Youtuben publikatzen ditut. Horrez gain, Office eta Mac-eko Pages programak egunero erabiltzen ditut.

Informatu: Sare sozialez gain, Berria askotan kontsultatzen dut eta nire lanak Bertsolaritzarekin zerikusia duenez, Bertsozale Elkarteko webgunea eta Bertsoa.eus askotan erabili behar izaten ditut.

Antolatu: Egiten ditudanak gordetzeko Drive, Onedrive eta Dropbox erabiltzen ditut.

Komunikatu: Komunikatzeko Messenger eta Whatsapp-a erabiltzen ditut. Gmail-az gain.

Argitaratu: Egindakoak Facebook, Twitter, Blogger, WordPress eta Youtuben argitaratzen ditut.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

1 Response to 2.1. jarduera: Ezagutu zure NIA

  1. Eskerrik asko Nahikari zure ekarpenagatik 😉
    #eDIGCOMP-en partekatuz ikasten dugunez, zure “begietatik ikusi duzuna” denon ONerako izango dalakoan nago.
    Eta sortu duzun irudi hori, antolatzaile bisual bezala ONgi etorri zaigu besteoi ere
    1000 esker eta segi horrela
    Josi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude