Deskarga pasa eta dena Bizkaia da

Goizean entzun dut irratian, Euskadi Irratian. Asteburuan Astigarragako sagardotegietatik tourra egin omen dute, sagardotegiak-eta ezagutzeko. Talde batekin egon dira irratikoak. Aipagarri jo dute gipuzkoarrekin batera bazeudela pare bat bilbotar, baita Elorrio eta Bergarakoak ere. Ez nago seguru hori kazetariak edo sagardotegikoak esan duen, baina belarriko mina egin dit.

Nire lehengusu batek (Goierrikoa bera) adarra jotzeko-edo, zera esaten dit: “Deskargatik aurrera dena Bizkaia da”. Eta batzuek horrela pentsatzen dute.

Hamar-hamabi urterekin ez nekien oso ondo nongoa nintzen. Mendebaldeko euskalkian (bizkaitarrez) berba egiten dugu, baina ez gara bizkaitarrak. Bizkaitarrentzat giputxiak eta giputxientzat bizkaitarrak ginen (edo gara?). Udalekuetan, jaietan… ezagutzen genituen lagun guztiei azaldu egin behar gipuzkoarrak izanik zergatik berba egiten dugun horrela.

Euskalkiaz

Batzuk lotsatu egiten ziren hain euskara garbia zutenen aurrean gure euskalkian berba egiteaz. Nik gainditu nuen lotsa hori eta gustura egiten dut berba antzuolarrez Goierri edo Tolosaldekoekin.

3 iruzkin “Deskarga pasa eta dena Bizkaia da” bidalketan

  1. Xabito

    Egia da urte luzetan uste izan dela Tolosa eta Gipuzkoakoa euskara ona eta besteak ez hainbeste, batez ere bizkaiera bazen, baina apurka-apurka gauzak aldatuz doaz eta Debagoienekoak adibide ona zarete. Zorionak horregatik eta blogagatik 😉

    Erantzun
  2. Eneida

    Uxo, zuk gainea doble sufridu zinuan, Antzuolakuok be burla itxen gontzun-eta Gabiriko ikutuakin itxen zinualako berba… Sentitzen dot, potxola! 😉
    Muxu bat.

    Erantzun
  3. Sare

    Noski baietz! Neri pila bat gustatzen jata debagoieneko euskeria, nahiz ta ni debabehekua izan. Gipuzkera ere politxa da, ta zer esan nafarterataz!
    Euskeraz, norberak bere euskalkixan itxiagatik, zelan lotsatuko gera ba!! Hori da ta dakagun ondasun ederrena!

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude