Beteranoak pilotan

Pilota partidu garrantzitsuak izan ditugu aste bukaeran. Patxi Ruiz, Xala, Titin eta Olaizolari begira egon dira asko zapatu eta domekan. Ni, ordea, beste partidu bat ikusten egon nintzen zapatuan.

Herriko Pilota Txapelketa jokatzen ari dira asteotan Antzuolan. Normalean pilotan eskuz aritzen ez direnak jokatzen ikusteko aukera paregabea da eta baita herrian giro berezia sortzeko ere (apustuak, adar jotzeak… ).

Zapatuan nire aitak egin zuen debuta. Gaztetan pilotan ibilitakoa da eta orain Olaldeko gazteak entrenatzen ibiltzen da, baina horrelako txapelketetan parte hartzeari aspaldi utzi zion gerriko minez bukatzen zuela-eta. Nire aita da txapelketako zaharrena, baina ez beterano bakarra.

Txapelketako lehenengo partidua jokatu zuten Irutxeta eta biak Wiki eta Azkarateren aurka. Badaezpada ere, gaztea aukeratu du aitak bikote modura! Eta lehenengo partidua irabazi, 18 eta 7. “Izerdirik atera gabe, gainera!” zioen aitak partidu amaieran, hori apaltasuna! Hurrengo partiduan izerdi pixka bat atera beharko dute!

Iruzkin bat “Beteranoak pilotan” bidalketan

  1. Eneida

    Uxo, nere aitxa zaharrena ez baina hortxe hortxe. Izardidirik ez dakitx botatzen daben, baina, hori bai, urtero erdi-lezionauta bukatzen dau… Berak jokatzen dabenian be informauta mantenduko nauzu?? Aber bixetakon batek txapeldun bukatzen daben!!

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude