Gudalariak

Morales. Antzerkia. Granada.

Cristina Morales, Granada 1985, lehen nobela izan zen Los Combatientes, Anagrama 2020, 2012ko INJUVE sariaren irabazlea.

Gaztea da etorri zaidan lehen hitza nobela birgogoratzean, gazteriaren XX. mendeko konstrukto soziala desegiten ari den une honetan salbuespenekoa. Gazteak dira protagonistak, prekarioak, krisian koskortuak, gauzak ezberdin egiteko gogoa dutenak, muturreraino gauzak eroan nahi dituztenak.

Horren froga da Granadan duten antzerki esperimental konpainia. Tranpaldoan larrua jotzen dute, zuzenean. Beraien entseguak Sarak gidatzen ditu, Beckett eta Quevedo dantzan jartzen dituzte. Cristinak Juan Bonillari maitasun zauriez hitz egin nahi die. 15Mko suminduen aurrekariak dira. 15Mko suminduak boy scout taldea dira beraien aldean.

Pasada bat da Cristina Moralesen estiloa, ze gaitasun duen bere pertsonaia amorratuen, bereziki pertsonaia amorratuak iruditzen zaizkit bere bestiarioko onenak, indarra orrietan islatzeko. Ispilu aurrean jarri nau nire unibertsitate urteak gogoratzean. Inbidia sentitu dut.

Adi, bizi guztiko lagunak eta lezioak eskaini zizkidan unibertsitateak. Bandera batzuk eusten xahutu genituen indarrak, batzuetan boy scouten lehengusu sentitu arren.

Desde que van al suelo y terminan de follar pasan entre cinco y siete minutos. Si pasados como mucho doce minutos sólo se ha corrido uno o ninguno de los dos se ha corrido, dejan de follar para que dé comienzo la siguiente parte de la obra. Si a Borja no llega a ponérsele dura, ni siquiera cuando Patri se la mama, entonces ella se masturba si tiene ganas, o Borja la masturba o le como el coño, si tiene ganas, y si no, se relajan y la escena acaba antes. Cuando estrenamos en el aula Magna de Filosofía y Letras creamos cierto estupor entre la élite académica, aunque ellos sí que disimulan, porque es una señal de distinción intelectual el no alarmarse ante la sexualidad explícita.

Bereziki ona da protagonista emakume idazleen mahai inguru batera gonbidatzen dutenekoa, gizon batek dinamizatuta. Horrek bakarrik justifikatzen du liburua irakurtzea.