-
Azken bidalketak
Kategoriak
Iruzkin berriak
- Euskal blogosfera eta blogariak, osasuntsu? | Ikasle eta irakasle(e)k Zer berri Blogetan? bidalketan
- xegun altolagirre(e)k Zer berri Blogetan? bidalketan
- marijo(e)k Aizue! EiTBk bere erabiltzaileen defentsa bulegoa dauka! bidalketan
- Luistxo Fernandez(e)k Aizue! EiTBk bere erabiltzaileen defentsa bulegoa dauka! bidalketan
- marijo(e)k ETB1 eta ETB2 lehian bidalketan
Etiketaren artxiboa: naufragioaren hondarrak
Elurra dihardu Gernikan, geratu barik
Goizeko 6:15etatik zain nago etxean. Ordu horretan jaiki naiz eta sekulako sustua hartu dut. Oraindik ilun-ilun zegoen, baina elur malutak erraldoiak ziren! Zuri-zuriak eta handi-handiak! Ai, ene! Kostaldean ere elurra egiten du! Eta, horixe, oraindik ere etxean nagoela. Arrasatera joatekoa … Jarraitu irakurtzen
Gizonek ere elkar maite dute
Ang Lee zuzendariak mendi paisaia zoragarriak erakusten dizkigu, aspaldian egin den maitasun istoriorik famatuenean. Ennis Del Mar eta Jack Twist lagunen artekoa, benetako maitasuna da eta, haiei begira, norberarena benetakoa izango den galdetzeko astia ere ematen du pelikulak. Atzo ikusi … Jarraitu irakurtzen
Berbei biraka
Eta azkenean BECen izan ziren guztiak edo ia guztiak. Baita segurtasunaren zaindariak ere. Grande-Marlaskak telebistaz ikusiko ote zuen zapatuko ekitaldia? Raxoi eta bere lagunek ikusi zuten eta horren kontura jardun zuten zapatuan gaizkiesaka. Horren kontura eta baita Maragallek eta gobernu … Jarraitu irakurtzen
Ekologista eta baserritar marjinalak karlista zaharrak dira
“Deigarria da minorista batzuk, Debagoienean eta progresiaren izenean, XIX. mendean Norteco Ferrocarrilaren kontra karlista zaharrak ziotena esatea. Sektore marjinal eta gutxiengoa dira, baina karlista zaharrek erabili zuten diskurtso berdinarekin dabiz gaur egun ere”. Berbak Joxe Joan Gonzalez de Txabarri Gipuzkoako … Jarraitu irakurtzen
Atzo nire aitaz gogoratu nintzen
Irratia entzuten, nire aita karroza gogoratu nuen Ramon Trecet esatariak zioenari esker. Radio 3-eko Diálogos 3 saioko aurkezle beteranoak urte berri honetan ospatuko den urteurren bat ekarri zuen gogora: Rolling Stone rock aldizkari estatubatuar ezagunak 1.000garren zenbakia argitaratuko du 2006 … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Sailkatugabeak
Etiketak naufragioaren hondarrak, rock rollaren aldeko apustua
Utzi iruzkina
Maddiren istorioa
Peru Abarka narrazio laburren lehiaketaren esku-orria jaso nuen esku artean orain dela gutxi eta, zera pentsatu nuen: parte hartuko dut! Ipuin bat idatziko dut eta bidali egingo du Markina-Xemeinera. Idatzi egin dut eta bidali ere bai, baina imeilez eta ez … Jarraitu irakurtzen
Lagun, ezagun eta bestelakoak Azokan
Gaur ez zebilen jenderik apenas Landako gunetik. Hiru bat ordu egin ditut han eta ez dut igarri kaleak jendez beterik. Hala ere, tarteka aurpegi ezagunen bat edo beste ikusi dut. Eleako Iñaki Mendizabal agurtzeko tartea hartu dut eta han harrapatu … Jarraitu irakurtzen
Zentsura dago Durangoko Azokan
Honezkero jakinean gainean dago mundu guztia, gaur Durangoko Azokaren eraikinean Zutabe buletinak jarri dituela norbaitek, jendearen eskura. Udaltzainek eta Ertzainek berehala jaso dituzte guztiak eta eraman egin dituzte. Ondoren, Barne Sailak prentsa-oharra atera du, gertaeraren azalpenak eman eta salaketa eginez. … Jarraitu irakurtzen
Life resorts baten biziko naiz
Domeketako egunkarietan artikulu nahikoa diferenteak egoten direla eta, nahi barik, baina gaur horren bila ibili naizela ematen du. Eta, hara, DVko Expectativas ekonomia gehigarriko artikulu batek eta Noticias de Gipuzkoa egunkariaren *economía gipuzkoa* saileko erreportaje batek aspaldian geldi samar izan … Jarraitu irakurtzen
Memoria historikoa
Udazkeneko kolorez jantzi garela ohartu nintzen zapatuan Arantzazura igo nintzenean. Hura zen hori-marroi kolore mordoa! Eta mordoa izan ziren euskararen jatorriaren gainean entzun nituen bitxikeriak. Berriako kazetari Jakes Goikoetxeak ere aitortu zidan jota txundituta zegoela bere elkarrizketatuek kontatu ziotenarekin. Eta … Jarraitu irakurtzen