Ekologista eta baserritar marjinalak karlista zaharrak dira

“Deigarria da minorista batzuk, Debagoienean eta progresiaren izenean, XIX. mendean Norteco Ferrocarrilaren kontra karlista zaharrak ziotena esatea. Sektore marjinal eta gutxiengoa dira, baina karlista zaharrek erabili zuten diskurtso berdinarekin dabiz gaur egun ere”.

Berbak Joxe Joan Gonzalez de Txabarri Gipuzkoako diputatuarenak dira. Egubakoitzean bota zituen Aretxabaletara etorri zenean, AP1 autobidearen lanen beste fase bateko beste lehenengo harri bat jartzera. Eskoriatzako baserritar eta herritar talde bat aspaldi ari da euren lurretatik igaroko dan autobidearen kontrako salaketak egiten. Joan zen egubakoitzean ez ziren politikoen aurrera agertu ere protestekin, baina diputatu nagusiak gogora ekarri zituen. “Norteco trenaren tunelak ondare bezala kontsideratzeko bilduman daude ikusgai Madrilen”, gogoratu zuen Txabarrik eta “150 urte ostean holako eztabaidak egitea deigarria da”, gaineratu zuen.

“Herrigintza ez da kontra egotea. Egitasmoak gauzatzea da herrigintzan aritzea (…) eta eztabaida oraindik bizirik eta pil-pilean dagoenez, dei bat egin nahiko nuke: zenbait tren ezin ditugu galdu aurrera egiteko”.

HOrrelako esaldi borobilak esan zituen diputatu nagusiak ekitaldian; berogailu eder bat erdi-erdian zuen karpa baten barruan, mural erraldoi bat atzealdean zuela eta gorbatadun morrosko mordoa begira zituela. “Sektore marjinal eta minoriotario” deitu zien autobidearen kontra aritu direnei eta “karlista zaharrak” ibili ziren moduan dabiltzala. “Haiengatik balitz trenik ere ez genukeela izango”.

Gure eskualdean trena kendu ziguten horiek dira orain aurrerakoiak izan nahian autobideak bultzatzen dabiltzanak. AHT etorkizuna dela sinistarazi nahi digutenak eta ibarreko zirkulazio arazoak konpontzen aldera tranbia bat ezarri nahi digutenak gure herrietako kale estuetatik zehar.

Ba, XIX. mendeko karlista zaharrek zer zioten ez dakit nik. Aitortzen dut. Baina, dudan jartzen dut haiek eta gaur egun protestan ari direnen artean antzekotasunik dagoen, ez bada, agintzen dutenei beste ikuspegi bat erakutsi nahi izatea.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

3 erantzun Ekologista eta baserritar marjinalak karlista zaharrak dira-ri

  1. egilea: Maria

    Epa, Marijo aspaldiko!
    Gaur webgune honetan sartu naiz, espreski norbaitek gai honen gainean zerbait idatzi ote duen ikusteko, eta bingo!
    Egubakoitzean, Gonzalez de Txabarriren hitzak entzutean, izugarrizko amorrua sentitu nuen. Lotsagarriak politikari batek honelako adierazpenak eta halako harrotasunarekin egitea.
    Ahaldun Nagusia: errespetu gehiago minorien iritziei, zenbaitetan arrazoia izaten dute eta.
    Karlisten kontuekin dator Txabarri, baina ez dago hain urrutira joan beharrik. Duela 35 bat urte, beraz, ez da hainbeste denbora, norbaitzuk ezer gutxi egin zuten trenaren alde.
    Nik zentzu gutxi ikusten diot Autorik Gabeko Egunari, urteko gainontzeko egunetan autoaren erabilpenaren aldeko apologia egiten bada, eta gainera, halako konbentzimenduaz.

  2. egilea: Desplazatua

    Aupa, Patxi. Eskerrik asko. Portzierto, zure blogean erantzuteko arazoak izaten jarraitzen dot. Azalduko dostazu ezta!

  3. egilea: Patxi

    Aupa Marijo.

    Asko gustatu zait mezua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude