Zentsura dago Durangoko Azokan

Honezkero jakinean gainean dago mundu guztia, gaur Durangoko Azokaren eraikinean Zutabe buletinak jarri dituela norbaitek, jendearen eskura.

Udaltzainek eta Ertzainek berehala jaso dituzte guztiak eta eraman egin dituzte. Ondoren, Barne Sailak prentsa-oharra atera du, gertaeraren azalpenak eman eta salaketa eginez. Eta horra nire burutazioa: zentsura egon da Durangoko Azokan, hain justu zentsura aukeratu denean 40. azokarako ardatz. Bitxia ezta? Barne Sailak gaur goizean Durangoko Landakogunean agertu diren Zutabe buletinaren inguruan adierazi duen salaketaz aritu gara lagun bi oraintsu. Zer dela eta erabaki du Barne Sailak komunikatu hori ateratzea? (egingo nuke lotura ertzaintzaren prentsa bulegora, baina tamalez, oraindik ez dute euskaratu prentsa ohar hori). Nori egiten dio mesede bere salaketa horrek? Nork erabaki du prentsa-ohar hori ateratzea, jakinda zeren zain dauden Euskal Herrira so diren batzuek? Galdera askotxo dira, eta baliteke ez merezi izatea lerro bat bera ere horren gainean. Hala ere, gertaera bat egon da eta horren berri eman beharra dago hedabideetan, bestela, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokak gai nagusitzat hartu duen zentsura praktikatzen arituko ginateke. Dena dela, agertu direla eta kendu dituztela esatearekin albistea osatze aldera nahiko litzatekeela iruditzen zait. Batez ere, kontuan izanik bazirela Landakogunean, horrela kontatu didatela, hainbat argazkilari Zutabeak zeuden mahaiaren inguruan. Hortaz, absurdoa litzateke bistan dena ezkutatzea.

Hala ere, uste dut, eta hau nire uste apala da, gehiegizko garrantzia ematen zaiela gauza batzuei eta horixe baino ez genukeela falta Raxoi and company berriz ere “alatake” hasteko. Oraingoan bai, oraingoan euskaldun guztion gara… nola zen Ansar jaunak zioen hura?

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

4 erantzun Zentsura dago Durangoko Azokan-ri

  1. egilea: Desplazatua

    Luistxo eta Imanoli, hasteko ondo etorri eta Luistxok komentatzen duenarekin, anekdotatxo bat: kazetari bat izan zen Azokako prentsa bulegoan, Zutabe ikusi nahi zuela eta baietza eman ostean, zera, “ia fotokopiatzera eraman zezakeen?”. Eskariaren aurrean, prentsakoak erabat harrituta geratu ziren, baina berak interesa zuen agentziarentzat zerbait idazteko eta hori guztia. Ez zuen inora eraman buletina eta gogo biziz geratu zen agentziari “alpiste freskue” ezin salduta. Hark pentsatu ere ez zuen egin “ustezko delituan”, antza.

  2. egilea: Imanol

    Gauza batek ez du bestea kentzen, Luistxo.

  3. egilea: Luistxo

    Imanoli: Klaro, Poliziak egiten duena izango da egokia. Zutabe aldizkariak hortik kendu, eta ABC, El Mundo eta Vocento taldeko erredakzioetara eroan, han puntual puntual jasotzen dituztelako, bai, eta inork redadarik egin barik.

  4. egilea: Imanol

    guztiz desegokia dela uste dut Zutabe aldizkaria durangoko azokan edonoren eskura jartzea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude