-
Azken bidalketak
Kategoriak
Iruzkin berriak
- Euskal blogosfera eta blogariak, osasuntsu? | Ikasle eta irakasle(e)k Zer berri Blogetan? bidalketan
- xegun altolagirre(e)k Zer berri Blogetan? bidalketan
- marijo(e)k Aizue! EiTBk bere erabiltzaileen defentsa bulegoa dauka! bidalketan
- Luistxo Fernandez(e)k Aizue! EiTBk bere erabiltzaileen defentsa bulegoa dauka! bidalketan
- marijo(e)k ETB1 eta ETB2 lehian bidalketan
Etiketaren artxiboa: liburuak
Birus hilgarriak etengabe
Positibo faltsuen eskandalua zioen titularrak; Kolonbiaz ari zen. Hango armadak herritarrak erailtzen zituela, ustez, gerrillako kideak zirelako. Baina atzean zegoena zen militarrei gehiago ordaintzen zietela gerrillariak hiltzen bazituzten eta batzuen asmatu egiten zituztela gerrillariak. The Guardinek argitaratu du erreportaje luzea, … Jarraitu irakurtzen
Odol mamitu desatseginak
Odol mamituak liburuaren hasiera gogorra egin zait, bortitza; egonezina. Xehetasun horiek guztiek goragalea ere eragin didate, letretatik burua altxatzeraino; arnasa hartzeko, deskribapenak irudikatu arazi didaten horretatik aldentzeko. Benetan, desatsegina; gordinegia. Baina, era berean, irakurketa erraza dauka Alaine Agirreren lanak, kontraesana … Jarraitu irakurtzen
Joan Mari Irigoienen ‘Arma, tiro, bammm!’ eta beste kasualitate batzuk
Koinzidentzia ala kasualiatea. Diotenez, kasualitatea ez da esistitzen, askotan entzun izan dut. Baina, aizue, niri horixe gertatu zait: zegokidan autobusa hartzera heldu ez eta, denbora egiteko, EHUko Magisteritzako fakultate berrira sartu naiz –epelago egoteko, jakina. Kontua da, sekulako hall handi … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Kultur ikuskizunak
Etiketak alhambra, Arma tiro bammm!, granada, Isabel, Juan Mari Irigoien, liburuak, TVE
Utzi iruzkina
Liburu pare bat gomendatzera ausartuko naiz
“No tengo interés en escribir novelas largas con estilo realista, pero decidí que, aunque sólo fuera una vez, iba a escribir una novela realista. Tokio blues fue un simple experimento. Personalmente, a mí me gusta esa novela, pero no he … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Ispiluari begira, Kultur ikuskizunak
Etiketak asia, liburuak, literatura, murakami
Iruzkin 1
Lanzarote-Bilbao-Gernika
Asteleheneko Goienkaria 2009-01-12 Iaz moduan Asteleheneko Goienkariko Biharamonaren txanda hastea egokitu zait, urte berriari ekitea. Iker Barandiaranek deitu zidan oporretan nintzela (berak ere urte berria ardura berriarekin hasi du; zorte on, Iker) eta berri on batekin egitea erabaki dut: urtarrilaren … Jarraitu irakurtzen
Irakurtzeko hainbat kontu
Irakurtzen egin nuen jada hurrengoa baino urrutiago geratzen zaigun joan zen domeka eguzkitsua. Goizean, Laidako tabernan egunkaria; arratsaldean Laidako hondartzan liburua eta iluntzean, berriz, goizean lagatako egunkariko elkarrizketetako batzuk. Alvaro Pombori (Premio Planetaren saridun berria) egindako elkarrizketa irakurri nuen El … Jarraitu irakurtzen