-
Azken bidalketak
Kategoriak
Iruzkin berriak
- Euskal blogosfera eta blogariak, osasuntsu? | Ikasle eta irakasle(e)k Zer berri Blogetan? bidalketan
- xegun altolagirre(e)k Zer berri Blogetan? bidalketan
- marijo(e)k Aizue! EiTBk bere erabiltzaileen defentsa bulegoa dauka! bidalketan
- Luistxo Fernandez(e)k Aizue! EiTBk bere erabiltzaileen defentsa bulegoa dauka! bidalketan
- marijo(e)k ETB1 eta ETB2 lehian bidalketan
Etiketaren artxiboa: lagunak
Noiz eta zergatik ezabatu post bateko komentarioak?
Jada erabaki dut:1- Facebookeko nire horman nik bakarrik idatz dezaket (horretarako aukera ematen didalako Facebookek).2- Postetan komentarioak nire lagunek bakarrik egin ditzakete (horretarako aukera ematen didalako Facebookek).3- Komentarioak gaiari lotutakoak izango dira, eta errespetuz egindakoak, bestela, ezabatu egingo ditut (horretarako … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Ispiluari begira, sare sozialak
Etiketak erantzunak, lagunak, sare, sozialak
Utzi iruzkina
Laguna haurdun dagoela, eta ni negarrez
Benetan gauza bitxia gertatu zitzaidan atzo. Lagun batek deitu zidan haurdun dagoela esateko eta, emozioak eraginda-edo, negar malkoek ihes egin zidaten. Jakin banekien Nagorek umeak izatea nahi zuela, eta Ismak ere ezetzik etziola esaten gaia ateratzen zen bakoitzean. Etorriko zela … Jarraitu irakurtzen
Athleticekua ni? bai zera!
Atzo, atzera be, Athleticen partidua ikusi neban telebistaz. Errege osteko astean hiru partidu ikusi nitxuan, Kanarietan nenguan arren. Asteburukoa eneban ikusi, baina atzo bai. Aspertu egin nitzan. Futbolaz ez dot ulertzen eta horrek be asko esaten dau, baina hala ta … Jarraitu irakurtzen
Antzuolakoak be jun dia! Pobre, gu
Iñork pentsauko dau blog hau irakurritta, parrandia besteik itxen eztotela aspaldian, baina… Danak batera tokatzen die-ta euskal herri honetan! Antzuolakuak pe jun die; Karmen jaixak horrek pe, baiña egun hori baino batzuk lehenau ospatu die aurten be: uztaillak 12txik 15era … Jarraitu irakurtzen
Ai, Fermin! Parrandazale mundiala tipoa
A zer nolako parranda martitzenekoa! Iruñeara iritsi orduko Gaztelu plazarantz abiatu ginen. Eta, bidean, Metallicaren kontzertu egunean lagun batek esan zidana gogoratu nuen: “non? Han, beltzez jantzitako koadrila haren ondoan”, txartelak erosteko lekua non zegoen galdetuta. Kontua da, han beltzez … Jarraitu irakurtzen
Zer?… Zea! Martxoak 31k joko duela Durangon
Barikuan Seiurte taldearen kontzertua ikusten egon nitzan Gernikan. Etxe aurreko Musutruk tabernan jotzen zuten berriztarrek eta aspaldi Iokin ikusi barik nengoenez gerturatzeko plana egin nuen. Anboto astekarian lanean nenbilela ezagutu nuen Iokin. Zutabegile zen bera eta hilean behin bere pertsonaien … Jarraitu irakurtzen
Marutegiko zubipetik: Asteleheneko Goienkaria, 2006-10-02
Amaitu dira urtero gure artean ikusmina sortzen duten bi ikuskizun; bata atzo bukatu zen; Jeanne Moreau Donostiako Zinemaldiko epaileen zuzendariak aurtengo film sarituak iragarri zituenean, “Mon fils a moi” eta “Half moon“. Bestea, berriz, egubakoitzean: Espainiako armadak maniobrak amaitu zituenean. … Jarraitu irakurtzen