Hiru ilargi laurden

ASTELEHENEKO GOIENKARIA 10-07-26

“Herritarren baloreak adostu nahi ditu Udalak”. Holaxe irakurri neban goiena.net-en. Ta nire artian esan neban: Antzuolan erroldauta nauanez, nere “baloriak” be adostu nahiko ote ditxu Pedro Iturbek? Aurrerago baina, armarrixa aldatziaz dabitzela irakurri dot. Lepotik kate batekin lotutako errege bat, mairuan alardeko kañoiak, kaliza ta amabirjiñian ikurra eta hiru illargi laurden; antza, Baldejunkerako batalla goguan.
Zeozertarako balixoko badau, nik neuk hiru ilargi laurdenak lagako nitxuzke armarrixan; beti erakarri izan nau
Abderraman III.ak! Atzoko egunian, Santiagon omenezko jaixa egin biharrian, Al Andaluseko azkeneko kalifian eguna ospatuko biko zan; moruan banderiakin atzera be plazara urten, oinguan, baiña, kañoi ta
bestelako arma barik. Goguan daukat oindiño
Roke alkate insumiso zalako epaitxu zebenian, Antzuolako Insumiso Taldiari kañoiak bahitzeko proposau notzenekua. Antimilitaristak izango zien, baiña bakarrik
geratu nitzan; lastimia. Jaixetako eguenian be baten bati kontau notzan historixia. Zelako ondo pasau neban.
Amaia, Rakel, Itziar, Edurne, Amagoia ta Gotzonekin bokadillua jan ta suzko-hontza ikusten. Itziar, “zetako bitxu Donostiako suak holakuak eukitxa, ezta? E, Gotzon! Oindiño “flipatzen?”. Uda on danoi!

 

Kategoriak Ispiluari begira | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Mundiala, sanferminak!

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Taula normala”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

ASTELEHENEKO GOIENKARIA, 2010-07-05

Patxi Lopezek atzo Zaldieroan adierazten zuen “bajoia”
Maradonak, eta ia Argentina osoak, dutenaren parekoa dela esango nuke;
jakina, arrazoiak ez dira inondik ere berdinak. Lehendakaria, antza,  ez du inork maite. Argentinarrenak, Alemania
dauka izena. Bitxia da gero mundialari begira egin daitezkeen irakurketak. Ziur
naiz, Espainiako estatuarekin izan beharreko konfrontazio bidean ere, norbaiti
barretxoa atera zitzaiola zapatuan Xabi Alonsok bigarrenez jaurti behar
izan zuen penaltia sartzerik izan ez zuenean. Zaldieroan ikusiko ote ditugu?
Igual ez; honezkero den-denak “pañuelikoa” prest izango dutelako, benetako
santuaren omenez, krisia ahaztu, eta parrandan ateratzeko. Etzi izango delako
gorriz janzteko eguna; jakina, San Ferminetarako, ez beste “gorriak”
ikusteko.  Norbaitek, baina, izango du
tentazioa Gora San Fermin esateaz gainera, beste norbait ere gogora
ekartzeko. Behin hementxe idatzi nuen bezala, eta Lendakaris Muertos
taldea omenduz, “mi conciencia me da igual, no puedo dejar de gritar, Gora
España”. Denetakoa behar delako egon, gora san ferminak eta gora peñak, Barcinari
gustatu ez arren!

Kategoriak Kultur ikuskizunak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Primeran

ASTELEHENEKO GOIENKARIA, 2010-06-07

Hala egongo da Reala berehala -Betisek bereak egingo zuela, eta
jada primeran ginela, baina Victor Fernandezen sevillanoek graziya
bereziya
ere badute eta ez dute Numanciaren kontra kale egin-. Hala
ere, Martin Lasarteren mutilek Anoetan ospatuko dute igoera
primeran egotearekin hainbeste amestu duten realzale guztiekin
batera. Tarte baterako, krisia eta Lopezen murrizketak
ahaztuko dituzte baten batzuk. Zapaterok ere, antza, horixe
pentsatu du; hala diote “gaizki-pentsalariek”: lan erreformaren
onartzea eta Del Bosquek zuzentzen duen larojaren
mundialeko lehenengo partidak kointziditzea ez dela kasualitatea.

Ainhoa Etxaidek esateko asmoa zuena ere ez omen
kasualiatea, asteon Luis Aizpeoleak Paisen idatzitakoak
irakurrita. Eta Rubalcabak, hori ikusita, “ironizatu” ere
egin du: “(Batasunak) hauteskundeetan egon nahi badu ETArekin
apurtu duela esan nahi du” bota du asteon. Txarli Prieto
sozialistak ere, “manualetik” tiratu du, Vizcaynoren
irratsaioan, atzera alderdien legearen aldeko aldarrikapena egiteko.
Primerako zerbait badabil hortik. Oraingoan izan daiteke;
txuri-urdinena izango den moduan, zergatik ez bestea?

Kategoriak Ispiluari begira | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

In-presionaaaaaaaante!!!

ASTELEHENEKO GOIENKARIA (2010-05-10)

Zetan daukate
antza Txiribitonek, Mister Beanek eta Patxi Lopezek? Hitz erdi bat bera
ere ez
dutela esan ETB1en. Andoni Agirregomezkortak
zuzentzen duen Vaya Semanitan
eguenean entzun nuen eta,
aizue, barreka hasi nintzen! Batez ere, gure lehendakari jaunak aitortu
berri
duenean piper egiten duela guri guztiori 73.000 euro kostatzen zaizkigun
euskara eskoletatik. Txiribitonek eta Mister Beanek aitzakia daukaten,
baina
Patxik? Legebiltzarrean, kontroleko plenoan: “Egun batetik bestera
aldatzen den agendak piper egitera narama batzuetan, baina, lasai,
hurrengo
egunean nire gurasoen egiaztagiria aurkezten
dut”.
Wazemankeko Joseina Etxeberriak esango lukeen
moduan:
in-presionaaaaaaaante!!!

Urtebete egin
dute sozialistek Jaurlaritzan. Komunikabide guztietan baten eta
bestearen
balorazioak ikusi eta entzun ditugu; CQC
telebista saioko Esti Gabilondo
bera ere Legebiltzarrean izan da “koalizio gobernuaz” galdezka;
hala zioen idatziz bidalitako eskarian. Aresek
eta Basagoitik ukatu
arren,
Espainian horixe da ikusten dutena. Onena: 4-1= 3.

Kategoriak Ispiluari begira, Kazetaritza | Etiketak , , | Iruzkin 1

Zorionak FBn

Lehenengoz zoriondu nabe aurten Facebook bidez. SMSak, deiak, imeilak eta FC bidezko zorion agurrak, hortaz, nere 37.ean. Ta, zorion agur horien egile bakoitzak aukeratu daben zorion-bideari begitxuta, ba, konklusiño honetara aillegau naiz:

1- Gertukoenek nahixau dabe, FB lagun izan arren be, telefonoz deitzia: etxekuek, Antzuolako lagunek, kuadrillako lagunek eta baitxa be unibersidade sasoiko pixu-lagunek be.
2- SMSian aukeria egin dabe gertuko lagunetako batzuk pe, baina telefonoz berba itxia gustatzen ez jaken “raroak” dien horreek bakarrik.
3- Txat bidez zoriondu nabenik pe egon da. Ta, horrek, telefonuak moduan, berehalakotasuna dauka erantzuteko orduan.
4- FC bidez hainbeste lagunek zoriondu nabe, batzuk pribautik beste batzuk horman, ta horreetako batzuk gainera, bakarrik FB-lagun dira; eztauke, hortaz, zoriontzeko beste biderik.

Kuriosua behintzat iruditxa jat, bakoitzak aukeratu daben modua. Eztauka honek estudio soziologiko izateko iñongo asmorik, baina esango neuke, egunero ordenadoriakin ibili arren be, oindio gustatzen jakula, sikiera telefonuak emoten dozkun “gertutasuna”.

Kategoriak sare sozialak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Alferrikako milioiak

ASTELEHENEKO GOIENKARIA (2010-04-12)

Patxi Lopezen gobernuak AHTren
Bergara-Antzuola tartea egiteko azkeneko lizitazioak egin ditu;
antza, “precio record” batekin: 125 milioi euro, 4,2 km.gatik.
Hala zioen Correo egunkariak egubakoitzean. Aldi berean,
Basagoitik Urkullurekin Urdaibain beste museo bat
egiteko akordioa lortuko duela iragarri zuen Paisek. Akaso ez
dela Guggenheim deituko, arabar eta gipuzkoarrak hasarretu ez
daitezen. Hasarretu? Izatekotan ere, lehentasunik ez duten
azpiegiturak bultzatzeagatik hasarretu beharko ginateke herritar
guztiok; batez ere, langabeziak gora egiten segitzen duen honetan,
eta gizarte zerbitzuak, kalitateazkoak eta guztiontzat izan daitezen,
administrazioak izaten ari diren finantzazio arazoak ikusita. Eta,
bitartean, batzuek, Matas tarteko, 3 milioi euroko fidantza
batzeko gaitasuna daukate. Ikaragarria!

Zapatuan Francisen Doctor Deseok
disko berria aurkeztuko du Plateruenean; asteburuan ere ikusi dut
Astra Gernikeko gaztetxien, bere taldekide Aitor
Agirianorekin, eta Txuma Murugarren, Aiora Renteria
(Zea Mays), Joseba Barrenetxea eta Rafa Ruedarekin
batera; Edorta Jimenezen
Haragizko amoreak
liburuaren aurkezpenean izan dira. Milioirik ez zegoen dirutan, baina
bikain geratu zitzaien ikuskizuna.

Kategoriak Ispiluari begira | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Celaa vs Silveira

ASTELEHENEKO GOIENKARIA (2010-03-08)

Euskalduntze
sektorean ari diren agente guztiak aztoratu ditu Isabel Celaa
sailburuak asteon. Eredu hirueleduna izango dena aurkeztu du Legebiltzarrean.
Hezkuntza batzordean, ordea, ahaztu egin zuen esatea euskarak, gaztelerak
eta ingelesak ikasketa orduen %20 izango duela bakoitzak bere esperimentuan;
hori egunkarien bitartez jakin genuen, hurrengo egunean. Aztoratu ere
Silveira
k egin ninduen barikuan. Ez diot jaramonik egiten, eta ez
da bakarrik bertsolaritza jarraitzen ez dudalako. Baina “mina” eragin
zidan, euskarazko herri komunikabideetan lan egindakoa naizen aldetik.
Debagoienean aspaldi dakigu kalitatezko euskarazko informazio sortzen
eta zabaltzen. Berak, argi utzi digu, berriz ere, probokaziotik harago
ez duela bestelako interesik.

Maria Silvestre
Emakundeko zuzendariak martxoaren 8ko bere lehenengo kanpaina egin du:
ordu asko eta denbora gutxi
. Hala bizi ei gara emakumeak; batez
ere umeak dituztenak. Lelo hori aplika dakieke baita beste bi protagonistei:
ordu asko pentsatzeko eta denbora gutxi hartu gero proposamen ganorazkoak
egiteko; lastima!

Kategoriak Eusko Legebiltzarra, Politika | Etiketak , , | 2 iruzkin

Euskal Herria, “normaltasunez”

ASTELEHENEKO GOIENKARIA (2010-02-08)

Isabel Celaa hezkuntza
sailburuak ontzat eman du Epaitegi Gorenaren erabakia: ‘Euskal
Herria’ terminoa, kultur esparrura mugatuta erabili beharko dela.
Sanz, Nafarroakoa, ere pozik izango da; berak jarri zuen eta,
Ibarretxe
ren sasoian, euskal curriculumaren kontrako helegitea.
Baina barikuan Aralarreko eta Abertzaleen Batasunako Basabe,
Perez eta Garaik esan zutenari eutsi nahi diot nik:
“Batzuk beren jardun osoa oinarritzen dute Euskal Herriaren
ukazioan. Bada, guk, Aralarrek eta Abertzaleen Batasunak argi eta
garbi esaten diogu baietz Euskal Herriari, lehen, orain eta beti”.
Ez Surioren eguraldi mapak, ezta Euskalmeten kolore biko
mapak, ezta Basagoitik Lopezen gobernuari agindutakoak,
ez dute aldatuko euskaldunontzat Euskal Herriak esan nahi duena. Hala
sinetsi nahi dut nik behintzat.
Jose Luis Lizundia
k Jaime
Otamendi
ren Mezularian gogoratu zuenez, “Euskaltzaindiak
Euskal Herria izenaren egokitasuna, zuzentasuna eta zehaztasuna
berresten du, zazpi probintzia edo herrialdeen osotasuna
adierazteko”.
Aldaketaren gobernuak benetan
“normaltasuna” zer den ulertuko balu, arazorik ez litzateke
sortuko ez dagoen lekuan.

Kategoriak Politika | Etiketak , , , | Utzi iruzkina

EITBren irudi berria

gaur-egun2

Atzo estreinatu zuen eitbk irudi berria bere albistegietan. Gaur egun gorriz jantzi da; teleberri urdinez. Gorria kolore beroagoa delako-edo, horri begira geratu nintzen atzo; deigarriagoa egin zitzaidan  urdina baino.

gaur-egun

Hasiera ezaguna egin zitzaidan; borobil horiek guztiak cuatro logoa gogorarazi zidaten; haren eboluzio baten gisara.
Gero aurkezleak hartzen dituen estudioaren dekorazioari erreparatu dion; egoitza berrira joan zireneko zuriari eutsi diote, baina atzeko pantailetan agertzen diren borobil gorri horiek guztiek pop saio baten itxura gehiago ematen diote albistegiari, edo gutxienez gaztearen itxura hartu diot nik.

Kategoriak Kazetaritza | Etiketak , , , , | Iruzkin 1

Euskadi, Goza ezazu

Madrileran joan dira Lopez eta konpainia turismo kanpaina berria aurkeztera. Rosa Diezen “Ven y Cuéntalo”k izan duen oihartzunaren erdia badu kanpainak, bada zerbait.
Oraingoan “Euskadi, saboreala” edo Goza ezazu da leloa.
Baina Jaurlaritzaren webgunearen Turismo sailak logoa bai, baina leloa ez du erakutsi “saboreala”rik ezin ote da egin bertatik bertara?

turismoa

Kategoriak Eusko Legebiltzarra, Politika | Etiketak , , | Utzi iruzkina