Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Lagun, ezagun eta bestelakoak Azokan

Gaur ez zebilen jenderik apenas Landako gunetik. Hiru bat ordu egin ditut han eta ez dut igarri kaleak jendez beterik. Hala ere, tarteka aurpegi ezagunen bat edo beste ikusi dut. Eleako Iñaki Mendizabal agurtzeko tartea hartu dut eta han harrapatu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Zentsura dago Durangoko Azokan

Honezkero jakinean gainean dago mundu guztia, gaur Durangoko Azokaren eraikinean Zutabe buletinak jarri dituela norbaitek, jendearen eskura. Udaltzainek eta Ertzainek berehala jaso dituzte guztiak eta eraman egin dituzte. Ondoren, Barne Sailak prentsa-oharra atera du, gertaeraren azalpenak eman eta salaketa eginez. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 4 iruzkin

Life resorts baten biziko naiz

Domeketako egunkarietan artikulu nahikoa diferenteak egoten direla eta, nahi barik, baina gaur horren bila ibili naizela ematen du. Eta, hara, DVko Expectativas ekonomia gehigarriko artikulu batek eta Noticias de Gipuzkoa egunkariaren *economía gipuzkoa* saileko erreportaje batek aspaldian geldi samar izan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Memoria historikoa

Udazkeneko kolorez jantzi garela ohartu nintzen zapatuan Arantzazura igo nintzenean. Hura zen hori-marroi kolore mordoa! Eta mordoa izan ziren euskararen jatorriaren gainean entzun nituen bitxikeriak. Berriako kazetari Jakes Goikoetxeak ere aitortu zidan jota txundituta zegoela bere elkarrizketatuek kontatu ziotenarekin. Eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Fan Klubaren bigarren zatia

Atzo ikusi nuen, bigarrenez, Ehungarrenean Hamaika ikuskizuna. Zornotza aretoan izan nintzen atzo arratsaldean. Justu samar iritsi nintzen hitzordura eta ez nuen bertaratu zirenak patxadaz ikusteko aukera izan, baina ondo etorria egin zidan Luisja Ugalde, Zornotzako udal teknikariak. Zornotzan bizi nintzela … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Onartezina da: 90 euroko isuna jarri didate

Abuztuaren 28an, Bilboko jaietako azkeneko egunean, derbya ikustera joan nintzen Bilbora. Realaren bufanda eta guzti joan nintzen, Athletic taldeko zale mordoska batekin. Kontua da, Etxebarrin badagoela Metro geralekuan aparkalekua. Autoa han lagata, metroan joan-etorria egiten baduzu, aparkalekua oso merkea da. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 2 iruzkin

Harrapatu dut lehenengo katarroa

Ondoezik nabil azkeneko hiru egunetan. Gaur, jai neukanez, eguerdira arte geratu naiz ohean. kalenturarik ez dut izaten, baina musuzapitik ezin urrundu nabil eta estulak itzelezko buruko mina eragiten dit. Jakina, hegazti gripearik ez dut izango, baina gaurko euri zaparradek eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | 4 iruzkin

Asteburu musikatua izan dut oraingoa

Argazkia: Iban Gorriti Atzo gauean BECn izan nintzen harrotasunaren pertsonifikazioa ikusten. Loquillok emanaldi bikaina, eta jendetsua, egin zuen eta DVDa grabatzeko erabiliko ei du atzoko emanaldia. Berandu joan ginen. Mutil lagun talde batekin joan nintzen eta, jakina, guztiak bizkaitarrak zirenez, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Platerueneko guztiei, zorionak!

Plateruena Kafe Antzokiak urtebete egin du. Atzo egin zuen urteurren jaia. Ikuskizun luzea, oso luzea, egin zuten antolatzaileek. Orain dela urtebete ere izan nintzen Plateruenean. Justu-justu sartu ginen antzokira, han zegoen jendetzarekin. Anboto aldizkariko lankide ohiak elkartu ginen hara eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Iritzi eragile handiak

Berriz ere errealitateak fikzioa gainditu du. Eta egun batzutan behintzat, izango dugu hori konprobatzeko aukera telebistako reallity show deitzen diren horiei esker. Bergarako Saray Leal ahizpa handi bihurtu da. Horri begira izan gara, gura barik ere horrela delako, asteburuan. Egunero … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina