Harrapatu dut lehenengo katarroa

Ondoezik nabil azkeneko hiru egunetan. Gaur, jai neukanez, eguerdira arte geratu naiz ohean. kalenturarik ez dut izaten, baina musuzapitik ezin urrundu nabil eta estulak itzelezko buruko mina eragiten dit.
Jakina, hegazti gripearik ez dut izango, baina gaurko euri zaparradek eta txingorraldiek, ez dute animatzeko balio, ez horixe! Janireri irakurriko nion bere blogean “Orain, euriagaz eta haizeagaz batera amets egiteko momentua heldu da. Bakardadean amets egiteko unea.”, ta arrazoia ez zaio falta, baina niri behintzat, amets egiteko baino lo egoteko gogoa sartu zait. Katarro txepel honek baldauta lagatzen nau eta orain puntuan manta azpitan ezkutatzeko gogoa baino ez dit eragiten. Sekulako udaldi luzea izan ostean, bat-batean horrelako eguraldi aldaketa bat izan eta listo! Harrapau dot neguko lehenengo katarroa. Lehenengoa diƱot, urte amaiera ate beste pare bat harrapauko ditxudalako, edo haparrauko nabelako. Eskerrak ez diren oso gogorrak izaten, baina ezertarako gogo barik lagatzeko nahiko bai.

Baina zuek lasai, sare bidez zail samarra ikusten dut nire birus honek zabaltzea.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

4 erantzun Harrapatu dut lehenengo katarroa-ri

  1. egilea: Marijo

    Aupa, Janire. Ez horregatik, neska.
    Ta bai Gernikan bizi naiz, baina “aupa Gernika” esatia, neretako behintzat gehitxo da. Hata ta be, eureatik besteik ezpada, aupa!

  2. egilea: Marijo

    Aupa, Mai. Eskerrik asko politxori. zelakua zan, gaixuai animuak emun bai, baina badaezpada zure astebururako planei begira, je, je!

  3. egilea: maider

    Ai, ai ai, marijooooooou gaixua. Salda berua eta vix vaporus jarri beharko dozu lepuan. Nahiko moral badakozu hola eon eta ordenagailua pizteko!Animo, deskantsau eta bixar ez ekarri birusik eh! Badakizu asteburua hortxe dau eta ez dot etxian salsa rosa ikusten geratu gura!

  4. egilea: Janire

    Iepa Marijo! mille esker neure bloga leidutiarren! Gerniken bizi zarela esatezu blogien, ni gerniketik be asko ibiltzen naz, jeje. Aupa Gernike! Da mille esker blogeko aipamenagaitzik.

    Ez ahaztu: osatzen zarenien: amets ein…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude