-
Azken bidalketak
Kategoriak
Iruzkin berriak
- Euskal blogosfera eta blogariak, osasuntsu? | Ikasle eta irakasle(e)k Zer berri Blogetan? bidalketan
- xegun altolagirre(e)k Zer berri Blogetan? bidalketan
- marijo(e)k Aizue! EiTBk bere erabiltzaileen defentsa bulegoa dauka! bidalketan
- Luistxo Fernandez(e)k Aizue! EiTBk bere erabiltzaileen defentsa bulegoa dauka! bidalketan
- marijo(e)k ETB1 eta ETB2 lehian bidalketan
Kategoriaren artxiboa: Politika
Harro gaude garenaz, emakumeak
Taldeko kide zarela igartzea gauza handia da batzuetan. Inori gustatu ez arren sailkatzea, hango edo bestelako modukoa, norberak hala nahi ez duenean behintzat. Baina, domekan, Lilatoian korrika egin ostean Kontxako dutxetan batutako gorputz anitzen artean nirea ere bat gehiago legez … Jarraitu irakurtzen
Amaiurri proposamena, Espainia-Vaticanoa konkondartua apurtzeko eskatzea
Erlijio eskolek ikastetxeetan lekua izan behar duten ala ez, ez da gaur goizeko eztabaida. Azkeneko urteetan matrikulazio kanpainen aurrean berpizten den aldarrikapena da. Stee-Eilas sindikatuak, esaterako, berriro ekin dio eskariari: “Erlijioa Eskoletatik at!!”. Gainera, gurasoei dei egin die erlijioaren ordez … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Eusko Legebiltzarra, Politika
Etiketak Erlijioa, hezkuntza, legebiltzarra, politika
Utzi iruzkina
Indarkeria matxistaren inguruko zenbaki batzuk
Azaroak 25. Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna. Han eta hemen hamaika zenbaki eta zifra argitaratzeko eguna. Horiek aprobetxatuta osatu dut hurrengo infografia. Ez dira dauden zenbaki guztiak. Askoz gehiago dira, zoritxarrez. Jakinda ere hotzegiak direla zenbakiak besterik gabe horrela … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Politika
Etiketak emakumea, indarkeria, indarkeria matxista, infografia, matxismoa
Utzi iruzkina
Legeak egiteko prozesuan parte hartzeko ekimena: Partido de la Red
Imajinatu Legebiltzarrean tramitatzen ari diren hurrengo legeari ekarpenak egiteaz gainera (Irekia zerbitzuak jada ematen baitu aukera hori; beste kontu bat kasu egiten zaien), ordezkari parlamentarioak zer bozkatu beharko lukeen erabakitzen laguntzeko aukera ere baduzula. Hau da, sare bidezko adostasunez, ordezkari … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Politika, sare sozialak
Etiketak demokrazia, hauteskundeak, legebiltzarra, parte hartzea, partido de la red
Utzi iruzkina
75 legebiltzarkideetatik, 40 txiolari
Eusko Legebiltzarreko ordezkaririk aktiboena UPDko bozeramaile Gorka Maneiro da eta Patxi Lopez da jarraitzaile gehien dituena bai eta, Twitterrek egiaztatutako kontu bakarra. Kontu gehien jarraitzen dituena, berriz, Oskar Matute da. Txio gehien dituzten 10 legebiltzarkideetatik 3 dira emakumeak: Marian Beitialarrangoitia, … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Eusko Legebiltzarra, Politika
Etiketak legebiltzarkideak, twitter, txioak, txiolariak
Utzi iruzkina
Bederatzi pertsona ezagun, esperientziadun, aditu. Bederatzi gizon.
Galde aldizkari politiko-kulturala aurkeztu dute asteon Donostian. Hainbat kontu argitu zituzten aurkezpenean, Berrian irakurri dudanez. Argi dute, esaterako, “talde plurala” direla eta “egungo egoeraren inguruko kezkak partekatzen”·dituztela; baita euren “bokazio elebiduna”, eta horregatik “autoreen hizkuntza kontuan hartuko dute aldizkarian euskarari … Jarraitu irakurtzen
Gobernu irekia ez da Twitterren herritarrekin berba egitea
Gobernu irekiaz hitz egiteko mahai inguru batera gonbidatu zaituzte; politikoz inguratzen zaituzte; zeu zara politikaz aritzen den, baina politikan lan egiten ez duzun bakarra eta zure ahotik ateratzen diren lehenengo bi baieztepenak dira: 1) alkate, diputatu edo senatari batek Twitterren … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Kazetaritza, Politika, sare sozialak
Etiketak gobernu irekia, Open Government, politika, twitter
Utzi iruzkina
Copy-paste bertsio librean
IRAk 2002ko uztailaren 16an egin zituen ETAk atzo egin zituen antzeko adierazpenak . Antzekoak ze, copy-paste izateko alde handia dago. Dena dela, bai, ETAk atzo egin bezala, aurretik IRAk berak ere bereizketa egin zuen borrokalari eta ez borrokalari hildako eta zaurituen … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Politika
Utzi iruzkina
PSE-EHBilduren pisuzko lehenengo akordio posiblea, gaur zortzi
UPyDren eskutik etor liteke, sozialista eta ehbildu talde parlamentarioen arteko lehenengo akordioa, X. legegintzaldi honetan. Ez dut hori baieztatzeko daturik, ez diet galdetu. Baina Eusko Legebiltzarreko webguneak zera dio: 2013ko urtarrilaren 24an egingo du Eusko Legebiltzarrak X. legegintzaldiko lehenengo ohiko … Jarraitu irakurtzen
Kategoriak Eusko Legebiltzarra, Politika
Etiketak ehbildu, legebiltzarra, politika, pse
Utzi iruzkina
Jaurlaritza euskaraz eta gazteleraz ez da berdina
Eusko Jaurlaritzarn webgunera jo eta bi aurkitu ditut: 1) euskadi.net idatzita URL gisa 2) googlen bilaketa eginda lehenengo erantzuna sakatuta Nire asmoa zen konprobatzea ia gobernu berriak jada kargua hartu duen; sareko organigraman osatu duten, dagoeneko, gobernu berria. Izan ere, … Jarraitu irakurtzen