Harro gaude garenaz, emakumeak

Taldeko kide zarela igartzea gauza handia da batzuetan. Inori gustatu ez arren sailkatzea, hango edo bestelako modukoa, norberak hala nahi ez duenean behintzat. Baina, domekan, Lilatoian korrika egin ostean Kontxako dutxetan batutako gorputz anitzen artean nirea ere bat gehiago legez ikusteak, eragin zidan halako zirrara berezi bat. Hain berdinak eta era berean hain desberdinak. Gizenagoak, argalagoak, titiak handiagoak edo txikiagoak, ile gehiago edo gutxiago, depilatuta ala depilatu barikā€¦ koloredun toallak bereizten gintuen gure biluztasun hartan.

Hirugarrenez izan bada ere, aurten ere liluratuta etxeratu nintzen, haibeste titi pare batera ikusita. Goizean denak lila kolorez jantzita eta handik gutxira, lotsa gehiago edo gutxiagorekin, biluztasunean denak berdinduta, denak pozik, denak harro. Horixe baita ederrena, garen modukoak garela ere, harro gaudela garenaz, emakumeak.

Irudietan: Lilatoiaren irteera, osteko pizgarrien batzea eta merezitako saria: Kontxako uretan oinak freskatzea eta pintxo-pote gozoa.

Kategoria: Politika Etiketak , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude